Konfesatzeko gitxi; guk oin dala urte bittik genkixala hau, eta sekretua mantentzen egon garala (beste sekretu askokin batera, hau gauza arrunta da).

Pintturei buruz, zerrendakide bati pribauan esandakuan gaiñian:


Osea, zuen taldeak aurkitutakoak dira?
Ez. Koba hori "gure" eremuan dagonez, espeleologikoki geuk ikertu dogu (inguruko beste guztien modura), bestiak beste Garatek eta Riosek hasieran manejau zeben mapa topografikua eginda. Baiña pinturak topau, Garatek eta Riosek topau dittuez, argiztatze teknika berezixak erabillitta. Teknika honekin oiñ arte oharkabian pasau dirazen labar-pinttura asko topatzen dabiz, esate baterako Aitzbitarten (Orereta) eta Askondon (Mañarixa).

argazkiak zureak dira, ADESen izenean? (Argazkiak-org-en egonda, hori pentsatu dut)
Bai, taldeko material guztia ADES modura siñatzen dogu. Berriakuak argitaratu daben argazkixa be guria da, esan detset eta zuzendu dabe webgunian:
http://t.co/NiGi1eigga

Blokietan-2 argazkian... ze elementu dira irudi paleoltiko katalogatu berriak?

http://www.argazkiak.org/photo/blokietan-2/size/o/

Ez dira ikusten. Hain zuzen be, eurak etaratako argazki trukauetan be (argi berezi horrekin) nekez ikusten da. Berez ez dira espektakularrak, ez bada rekreaziño artistikorik egitten... Hamen bialtzen detsut gaiari buruz publikau dan hirugarren artikuluan loturia (lehelengua 2012an publikau zan, Frantziako I.N.O.R.A aldizkarixan, eta bigarrena aurten uste dot, Arkeoikuska aldizkarixan):
http://www.bizkaia.net/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/2/Kobie32_Capitulo00.pdf

Kobian paretak asko zikindu dira juan dan 150 urtian (pintadak...) eta, seguraski, horrekin labar pinturak galdu badira be, paradoxikoki, igual babestu be egin dabe.
O.

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://fisiolantaldea.blogspot.com/


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to