Xabier, ni be bai! BAina esaldixan Eibar gehitzen bajako plan estrategikuari, Zumaixako SanTelmo ermittara igo eta neure burua botatzeko gogua emoten desta!
leire Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 27 12:28): > > > > 2013/11/27 Xabier Mendiguren <[email protected]> >> >> barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan >> bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe. > > > jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra. > > Gaian Mintzberg bezalako super-guruek > http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira. Adibidez: > http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq > > Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena aldatzen > saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" : > - Hausnarketa estrategikoa http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia > , > - Agenda estrategikoa: > http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view > - Prozesu estrategikoa: http://www.errenteria2025.net/?page_id=7 > - Gogoeta estrategikoa: > http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html edo formula > aldatuz "estrategikoa" utzi eta > - Plan nagusia: > http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana > - Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik gabe > (euskera, elkarbizitza, ..) > - eta abar > > baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-) > > eneko > > >> x. >> >> El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió: >> >> Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko >> berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11 >> eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino >> lehenago izan omen behar du. >> Honen inguruko albisteak: >> >> >> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico >> >> http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html >> >> http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html >> >> eneko >> >> >> 2013/6/11 Eneko Astigarraga <[email protected]> >>> >>> >>> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa >>> diseinatu zen. >>> Pasa dira urte batzuk, eta Eibarko Udalak bultzatuta, abian da Plan >>> estrategiko berria idazteko deialdia, >>> http://tinyurl.com/ocx8g3y >>> >>> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin, >>> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau) >>> >>> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru >>> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak— >>> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena. >>> >>> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta, >>> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da. >>> >>> >>> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea >>> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo >>> ardatzetan eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro >>> estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu: >>> >>> >>> 1. Ekonomia >>> >>> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren >>> gizarteen artean kokatze aldera. >>> >>> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea, >>> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta. >>> >>> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea, >>> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore >>> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak. >>> >>> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta >>> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo >>> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak >>> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz. >>> >>> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako >>> laguntza-politika espezifikoa garatzea. >>> >>> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta >>> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera. >>> >>> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea. >>> >>> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren >>> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea, >>> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan. >>> >>> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen >>> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko. >>> >>> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak >>> garatzeko erakargarritasuna handitzea. >>> >>> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura >>> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea. >>> >>> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea. >>> >>> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai >>> mugakide dituen eskualdeetarako. >>> >>> 2. Gizartea >>> >>> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea. >>> >>> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna >>> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-, >>> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak. >>> >>> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo >>> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta >>> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko. >>> >>> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko, >>> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea. >>> >>> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren >>> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko >>> dituzten erabakiak hartzeko orduan. >>> >>> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta >>> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko. >>> >>> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta >>> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea. >>> >>> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun >>> eraginkorra ematea. >>> >>> 3. Mugikortasuna >>> >>> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea >>> hobetzeko neurriak proposatzea. >>> >>> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita >>> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei. >>> >>> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen >>> bidegorri baten bitartez. >>> >>> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai >>> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti >>> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko >>> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko >>> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta. >>> >>> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze >>> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko >>> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko. >>> >>> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren >>> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren >>> hobekuntza. >>> >>> 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea >>> >>> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko >>> partea eta Arragueta. >>> >>> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea >>> bultzatuta. >>> >>> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea, >>> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko. >>> >>> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea. >>> >>> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea. >>> >>> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea. >>> >>> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea. >>> >>> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea. >>> >>> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak >>> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko, >>> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra >>> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta. >>> >>> Ba hori, >>> >>> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: http://tinyurl.com/ocx8g3y >>> >>> ondo segi >>> >>> Eneko >>> >>> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > > -- > Eneko Astigarraga > CodeSyntax > Azitaingo Industrialdea 3 K > E-20600-EIBAR > Tel: +34 943 82 17 80 > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
