2013/11/27 Xabier Mendiguren <[email protected]> > barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan > bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe. >
jajaja, lasai Xabier, ez zara bakarra. Gaian Mintzberg bezalako super-guruek http://es.wikipedia.org/wiki/Henry_Mintzberg kritikoak dira. Adibidez: http://books.google.es/books?id=TugplxDii8MC&dq Izan ere, jendea larregi ez izutzeko nahiko gastatuta dagoen izena aldatzen saiatzen dira batzutan, eta hainbeste ez erabili "plan estrategiko" : - Hausnarketa estrategikoa http://www.gipuzkoaeuskara.net/en/enzn/estrategia , - Agenda estrategikoa: http://www.hetel.org/documentos-eu/agenda%20LH-eus.pdf/view - Prozesu estrategikoa: http://www.errenteria2025.net/?page_id=7 - Gogoeta estrategikoa: http://www.bortziriak.org/index.php/plan-estrategikoa.html edo formula aldatuz "estrategikoa" utzi eta - Plan nagusia: http://www.mungia.org/documents/10965/11511/euskara_biziberritzeko_plana - Plan "orokorra", "etorkizunerako plana", ... edo "Plan" besterik gabe (euskera, elkarbizitza, ..) - eta abar baina justu horretaz doa asuntoa: nola aurrera egiteaz ;-) eneko x. > > El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió: > > Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko > berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11 > eta 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino > lehenago izan omen behar du. > Honen inguruko albisteak: > > > http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico > > http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html > > http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html > > eneko > > > 2013/6/11 Eneko Astigarraga <[email protected]> > >> >> Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa >> diseinatu zen. >> Pasa dira urte batzuk, eta Eibarko Udalak bultzatuta, abian da Plan >> estrategiko berria idazteko deialdia, >> *http://tinyurl.com/ocx8g3y <http://tinyurl.com/ocx8g3y>* >> >> Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin, >> kopiatu eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau) >> >> Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru >> guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak— >> eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena. >> >> Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta, >> berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da. >> >> Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea >> planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo >> ardatzetan >> eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro estrategikoak >> aztertu eta diseinatu beharko ditu: >> >> >> *1. Ekonomia* >> >> - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren >> gizarteen artean kokatze aldera. >> >> - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea, >> garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta. >> >> - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea, >> lehiakorrago eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore >> identifikatu dira: industria eta zerbitzuak. >> >> - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta >> talentu zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo >> Teknologikoaren sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak >> (Tekniker, Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz. >> >> - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako >> laguntza-politika espezifikoa garatzea. >> >> - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta >> kalitateari eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera. >> >> - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea. >> >> - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren >> eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea, >> emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan. >> >> - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen >> inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko. >> >> - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak >> garatzeko erakargarritasuna handitzea. >> >> - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura >> onari esker sendotuta dagoena— balioa ematea. >> >> - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea. >> >> - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai >> mugakide dituen eskualdeetarako. >> >> *2. Gizartea * >> >> - Biztanleria-piramidea gazteagotzea. >> >> - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna >> hobetzea. Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-, >> etxebizitza-, kirol- eta kultura-politikak. >> >> - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo >> eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta >> formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko. >> >> - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko, >> eta belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea. >> >> - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren >> parte-hartzea bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko >> dituzten erabakiak hartzeko orduan. >> >> - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta >> betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko. >> >> - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta >> horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea. >> >> - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun >> eraginkorra ematea. >> >> *3. Mugikortasuna* >> >> - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea >> hobetzeko neurriak proposatzea. >> >> - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita >> garraiobide publiko ezberdinen arteko aldageltokiei. >> >> - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen >> bidegorri baten bitartez. >> >> - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai >> erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti >> ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko >> ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko >> ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta. >> >> - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze >> berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko >> eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko. >> >> - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren >> funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren >> hobekuntza. >> >> *4. Hiri jasangarria eta Ingurumea* >> >> - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko >> partea eta Arragueta. >> >> - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea >> bultzatuta. >> >> - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea, >> erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko. >> >> - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea. >> >> - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea. >> >> - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea. >> >> - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea. >> >> - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea. >> >> - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak >> aplikatzea, herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko, >> udal kontsumoak murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra >> eginda edo erosketa publiko berdea garatuta. >> >> Ba hori, >> >> deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: *http://tinyurl.com/ocx8g3y >> <http://tinyurl.com/ocx8g3y>* >> >> ondo segi >> >> Eneko >> >> _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
