barkatu boutadea: "plan estrategiko" berbak entzun edo irakurtzen ditudan bakoitzean, korrika bizian hasten naiz, atzera begiratu ere egin gabe.
x. El 27/11/2013, a las 10:47, Eneko Astigarraga escribió: > Auto-erantzuna, ikusi dudadalako aurrerago aipatu nuen Plan Estrategiko > berria definitzeko bileretan parte hartzeko aukera dagoela. Abenduaren 11 eta > 12an izango dira bilera horiek, baina izen ematea abenduaren 5a baino > lehenago izan omen behar du. > Honen inguruko albisteak: > > http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/la-ciudad-inicia-otro-proceso-para-elaborar-un-nuevo-plan-estrategico > http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131124/guipuzcoa/ciudadania-invitada-debatir-diciembre-20131124.html > http://www.diariovasco.com/v/20131127/bajo-deba/abierto-plazo-para-inscribirse-20131127.html > > eneko > > > 2013/6/11 Eneko Astigarraga <[email protected]> > > Oker ez banago, posta zerrenda hau sortu eta gutxira Plan Estrategikoa > diseinatu zen. > Pasa dira urte batzuk, eta Eibarko Udalak bultzatuta, abian da Plan > estrategiko berria idazteko deialdia, > http://tinyurl.com/ocx8g3y > > Dokumentu ikusi dut eta behintzat gure artxibo honetan gera dadin, kopiatu > eta zerrendara botatzen dut (barkatu mezu luze hau) > > Helburu orokorra eredu berria erdiestea izan behar da, hiriaren esparru > guztietako kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, hiriaren beraren beharrak— > eta, batez ere, herritarrenak— asebeteko dituena. > Helburu orokor hori hiri jasangarria, era eraginkorrean konektatuta, > berritzailea eta bidezkoa lortzean gauzatuko da. > > Jasangarria, inteligentea eta integratzailea den hiriaren hazkundea > planifikatuko duen dokumentua idaztea da helburua eta horretarako ondorengo > ardatzetan eta horiei dagozkien helburuetan oinarrituko diren lerro > estrategikoak aztertu eta diseinatu beharko ditu: > > 1. Ekonomia > - Herritar konprometituak lortzea, Eibar ezagutzan aitzindari diren gizarteen > artean kokatze aldera. > - Udalerrian jarduera ekonomikoa eta enpresa berriak sortzea sustatzea, > garapen bidean dauden sektoreei eta hedatzen ari diren merkatuei lotuta. > - Udalerriko gaur egungo egitura produktiboari sostengua ematea, lehiakorrago > eginez. Babes hori argia izan behar den bi produkzio-sektore identifikatu > dira: industria eta zerbitzuak. > - Balio erantsia sortzeko gaitasun handia duten enpresa berriak eta talentu > zientifikoak erakartzea, herrian koka daitezen, Eibarko Polo Teknologikoaren > sorrera eta dagoeneko I+G+B-ri lotuta dauden erakundeak (Tekniker, > Bic-Berrilan, EHU eta Armeria Eskola) aprobetxatuz. > - Eibartarren artean ekintzailetza sustatzea. Enpresa txikiei begirako > laguntza-politika espezifikoa garatzea. > - Udal gestioa hobetzea, hiriko zerbitzu publikoen kopuruari eta kalitateari > eustea ahalbidetuko duen eraginkortasun handiagoa lortze aldera. > - Eskualdeko hiriburu gisa Eibarrek duen lidergoa bultzatzen jarraitzea. > - Esparru espezifikoa definitzea eta formazioaren, enpresaren eta I+G-ren > eremuetan lan egiten duten erakundeen artean lankidetza sareak indartzea, > emaitzetara bideratutako estrategia baten barruan. > - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria titulua aldarrikatzea, pertsonen > inguruan, batez ere gazteenen inguruan, balioa sortzeko. > - Eibar zerbitzu gune gisa indartzea eta aisialdi zein negozio jarduerak > garatzeko erakargarritasuna handitzea. > - Euskadin Eibarrek duen zentraltasunari —duen komunikazio azpiegitura onari > esker sendotuta dagoena— balioa ematea. > - Eibarrek eskualdearekin dituen harremanak sendotzea. > - Eibar Hiriko Merkataritza Gune gisa indartu, bai Debabarrenerako, bai > mugakide dituen eskualdeetarako. > 2. Gizartea > - Biztanleria-piramidea gazteagotzea. > - Udalerriaren bizi-kalitatea eta gazteentzako erakargarritasuna hobetzea. > Udal politikak garatzeko zeharkako ardatz bilakatu enplegu-, etxebizitza-, > kirol- eta kultura-politikak. > - Zientziaren eta teknologiaren esparruetan, merkatuko gaur egungo > eskakizunetara egokitutako espezialitate berriak ezartzea, hezkuntza eta > formazio gune gisa Eibarrek duen zeregina indartzeko. > - Biztanleen elebitasuna bermatzea euskararen erabilera normalizatzeko, eta > belaunaldi berriak hirueletasunean gaitzea. > - Gizarte informatu eta sentsibilizatu bat lortzea, herritarren parte-hartzea > bultzatzeko bizimodu indibidual eta kolektiboa hobetuko dituzten erabakiak > hartzeko orduan. > - Herritarrak kontzientziatzea eta formatzea, Udal baten eskubide eta > betebeharren inguruko gaietan, udal gestioan, erabakiak hartzeko. > - Heritarren parte-hartzea bultzatzea erabakiak hartzeko orduan, eta > horretarako beharrezkoak diren bideak eta tresnak eskaintzea. > - Gizarteko alor ezberdinen eskakizun gero eta espezifikoei erantzun > eraginkorra ematea. > 3. Mugikortasuna > - Garraio kolektiboa optimizatzeko eta zerbitzua zein eskaera erakartzea > hobetzeko neurriak proposatzea. > - Sistemaren intermodalitatea sendotzea, arreta berezia eskainita garraiobide > publiko ezberdinen arteko aldageltokiei. > - Bizikletaren eguneroko erabilera sustatzea, hiria zeharkatuko duen > bidegorri baten bitartez. > - Aparkalekuen sistema eta antolamendua ezartzea, kontuan hartuta, bai > erdiguneko aparkalekuak eta aldageltokiei lotutakoak, bai kanpokoak; beti > ere, garraio publikoko zerbitzuekin eta oinezko eta bizikleta bidezko > ibilbideekin bat egiteko, hiriko ibilgailu kopuru osoa eta eguneroko > ibilgailuen zirkulazioa oinarri hartuta. > - Oinezkoen ibilbideak eta egoteko lekuak berraztertzea eta esku hartze > berriak proposatzea; alde batetik, horien erabilera eta sarbidea handitzeko > eta errazteko, eta bestetik, daudenak osatzeko eta zabaltzeko. > - Neurriak ebaluatzea honako ikuspegi hauetatik: garraioaren > funtzionalitatea, hiri-integrazioa, irisgarritasuna eta ingurumenaren > hobekuntza. > 4. Hiri jasangarria eta Ingurumea > - Zaharkitutako auzo industrialak berritzea: Txonta, Matsariako beheko partea > eta Arragueta. > - Hiria handitzea, herritarrentzako espazio publiko berriak sortzea > bultzatuta. > - Eraikin industrial zaharrak berritzea eta berrerabiltzea sustatzea, > erabilera berria emateko eta beste eremu batzuk eraikitzea saihesteko. > - Eibarko ingurune naturalari balioa ematea. > - Berdegune berriak garatzea eta hirigunean daudenak hobetzea. > - Pasealeku berriak, oinezkoentzako eta bizikidetzako guneak sortzea. > - Herritarren ingurumen-kontzientzia hobetzea. > - Ekonomia ekologista eta lehiakorragoa sustatzea. > - Udalaren eguneroko jardunean ingurumen-kudeaketarako irizpideak aplikatzea, > herritarrentzako eredugarria izango den jokabidea garatzeko, udal kontsumoak > murriztuta, baliabideen erabileran kudeaketa ekoeraginkorra eginda edo > erosketa publiko berdea garatuta. > Ba hori, > deialdi eta dokumentu osoari daraman lotura: http://tinyurl.com/ocx8g3y > ondo segi > Eneko > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
