2013/8/6 marijo deogracias <[email protected]> > Dana dala, jatetxe batera sartzek orduan telefonua bandejan lagatzia > eskatzen badotzue, egingo zeunkie? >
1. Nik bai, problema barik 2. Telefonuakin pasau ezkero be, ez neuskio inori irudirik hartuko, ez bada neure buruari edo neurekin dagozenei 3. Urtendakuan Eibartarrak zerrendara idatziko neuke, Leirek egin zeban moduan. Bestalde, beste "famoso" bat ikusi neban zapatu goixian, armosatzen kointziditu genduan Donostiako kafetegi baten. Paco Larrañaga, Filipinetan hiltzera kondenatutako mutila. Martutenen ei dago, erregimen irekian, asteburuak libre eta hola. Baina kondenatuta segitzen dau, hilketa gitxienez (bortxaketak ere egon ziran kasu hartan), eta kodenia konmutau zetsen, baina ez erruduntasuna. Izatez, indultua eskatu ei da Espainiak oin dala gitxi. http://t.co/gt95d4hsss Marokoko kasuakin alderatuta, ez dakit zer pentsau, arbitraridade haundixakin funtzionatzen dabela justiziak Espainian, eta eragin politikoa interes mediatikuak markatzen dabela. Larrañagarena eskandalua izan beharko litzateke? Ez dot uste. Nik ez dakit erruduna dan ala ez. Eta ez detsat txarrik opa. Erruduna balitza be, ein ditu urte batzuk kartzelan. Eskandalua, beste hau izan beharko zan, Pagazaurtunduaren hilketagatik kondenatutako Agirresaroberen kasua. http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-03/008/001/itsua_eta_itsukeria.htm http://www.27zapata.com/?p=596 http://www.27zapata.com/?p=751 Montaje polizial baten tankera guztia daukan kasu bat. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
