Baina nor arraio da edo dira??? :-) ez dut aurkitu, baina horren bila azkar arituz eibartarren beste historia bitxi hau aurkitu nuen: www.diariovasco.com/v/20130731/bajo-deba/entre-eibar-gernika-hace-20130731.html
"Sindicato de obreros pistoleros" delako hori, benetako izena da? Eneko ** Azto arratsaldean Eibarrek futbol partida zuen Zarautzen, Realaren kontra. Atentzioa eman zidan partida amaieran haurrak futbolisten atzetik zebiltzala, sinadura eta argazki eske, gazte eta helduak neska bati begira zeudela (neska katxarroa, esango lukete espresio zakarrean haietako batzuek). Argazkiak ere atera zituzten harekin, gazte nahiz heldu, mutil nahiz neska, inguruko Eibarko futbolariena baino atentzio handiagoa erakarriz. Nik ez nuen ezagutzen --gauza batzuetatik out gabiltza--, baina telebistako famoseokoa ote zen esan zuten aldamenean... Zuen mezuek argitu didate nor zen. Eta berretsi oso ondo gabiltzala, futbolariekin (milioidun prematuroak) eta telebistan ateratzen diren famosekin argazkiak egiten irribarretsu... aio Mikel E. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
