Azto arratsaldean Eibarrek futbol partida zuen Zarautzen, Realaren kontra.
Atentzioa eman zidan partida amaieran haurrak futbolisten atzetik zebiltzala,
sinadura eta argazki eske, gazte eta helduak neska bati begira zeudela (neska
katxarroa, esango lukete espresio zakarrean haietako batzuek). Argazkiak ere
atera zituzten harekin, gazte nahiz heldu, mutil nahiz neska, inguruko Eibarko
futbolariena baino atentzio handiagoa erakarriz.
Nik ez nuen ezagutzen --gauza batzuetatik out gabiltza--, baina telebistako
famoseokoa ote zen esan zuten aldamenean... Zuen mezuek argitu didate nor zen.
Eta berretsi oso ondo gabiltzala, futbolariekin (milioidun prematuroak) eta
telebistan ateratzen diren famosekin argazkiak egiten irribarretsu...
aio
Mikel E.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.