Leire,
ni ez naiz akordatzen artikulu pasarte zehatzekin, baina egunkarian irakurri
ondoren bi inpresio geratu zitzaizkidan:
- Espainiako etorkinei buruz esaten duena: "ala azpeitiartxo, pasatu haiz",
pentsatu nuen. Gaur egun esatea Muñoz Torrecilla eta gainerako familia guztiak
EHri eta euskarari zelako kalte ekarri dioten errealitatea ez ezagutzea da,
Azpeitia edo Urrestillako zure txokotxoan itxita egotea, herria eta jendea
askoz anitzagoa dela ikusi barik. Nik xenofoboa baino gehiago iritzi nion larre
motzekoa, ezjakinekoa.
- Gure esku dago ekimenari buruz: ba neurri batean arrazoia zuela. Ni ere egon
nintzen ekimen horren aurkezpenean Bergaran, eta oso xaloa eta iniziatiba
xumekoa iruditu zitzaidan. Altura honetan erabakitzeko eskubidea gauza natural
bat moduan aurkeztea, estatuen demokraziaren kalitatea neurtzeko irizpide
moduan, eta bi urte lan egin ondoren, helburua 2014ko gabonetan giza kate bat
antolatzea izatea, ba, en fin, ez zait ganora handikoa iruditzen. Eragin
politiko hutsa komunikatu zidaten. Zeozer mardulago espero neban.
Eta horretan Aristik sortu zidan inpresioarekin bat etorri nintzen, nahiz eta
orain ezingo nuke esan horretan adierazten zuen hitzez-hitzezko guztiarekin
ados egongo nintzatekeen.
Mx
Elna
From: leire narbaiza arizmendi
Sent: Monday, July 08, 2013 9:45 PM
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: Re: [eibar] Twitterreko poliemikia
Errezoia dakazu. Nik lehenengoz irakorri nebanian ez neban holakorik ikusi, eta
bestietan (behin baiño gehixagotan irakorri dot pasarte hori) be ez.
Auskalo.
leire
iker<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 8 21:32):
Bat nator esaldi horrekin. Eta nahixao dot pentsatzia zure interpretaziñoa
dala egokixa. Baina agian lelengo esaldixaren orokortasunak nahasten dau gaixa
apur bat. Hor fiñago ibili balitz...
leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013
uztaila 8 21:28):
Baiña hurrengo esaldixa hauxe da: "Integratzeari uko egiten dion etorkina
kolono bilakatzen da herri menderatuetan, botere propiorik gabe integrazio hori
bultzatzeko tresnarik ez baitauka"
Uko egiten dion etorkina, nire ustez hor egitten dau desberdintasuna, eta
ez dittu zaku berian sartzen. Nik hori ulertzen dot, baina izan leike nik hori
aittu nahi izatia.
leire
iker<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila 8 21:22):
Neri akatsa iruditzen jata generalizaziñoa. Etorkin eta kolonoak dagoz,
baina etorkin guztiak ez dira kolono. Aristik, ordea, hau diño: "Espainiatik
etorritakoak ere etorkinak zirela ahaztuta, gure kulturan, hizkuntzan eta
nortasunean integratzeari muzin egin ziotenak". Horrela, guztiak saku berean
sartu ditu eta seguru nago hori lar mingarria dala hainbat etorkin eta
etorkinen ondorengoentzat.
leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2013 uztaila 8 20:29):
Aupa, lagunok!
Gaur sekulako polemikia sortu da twitterren Pako Aristiren artikulu bat
dala ta. Hauxe
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-07/004/001/euskal_herria_2023_kristalezko_bolan.htm
Kontua da nik atzo irakorri nebala eta gustau jatala, eta holan tuiteau
nebala. Baiña, hara nun nere harriduria irakorri dodanian xenofobua dala.
Atzera be irakorri dot zati hori, eta nere ustez azaltzen dabena ez da
xenofobixia.
Holakuetarako zerrendia askoz hobia da eztabaidatzeko, eta horregaittik
galderia bota nahi detsuet: zuendako xenofobua da? Nik antiojuak jantzi biharko
ete dittut atzera be?
Milla esker
leire
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]

--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.