Bueno, Fernandez, eta zeuri xenofobua begittantzen jatzu artikuluan diƱuana?


leire




Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 uztaila
9 12:19):

> 2013/7/8 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:
> > Aupa, lagunok!
> >
> > Gaur sekulako polemikia sortu da twitterren Pako Aristiren artikulu bat
> dala
> > ta. Hauxe
> >
> http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-07/004/001/euskal_herria_2023_kristalezko_bolan.htm
> >
>
> Nik uste dot dala batez ere Gure Esku Dago proiektuaren kontrako mezu
> bat. http://gureeskudago.net/eu/ Gure Esku Dagok independentziarako ze
> bide aldarrikatzen duen ez dut argi ikusten, eta lore-joko berbal eta
> sinbolikoetan dabiltza oraingoz, lipdup eta halako abominazioak
> antolatzen, baina aurkezpen bilera batean egon nintzen, eta halako 5
> lan-ildo ere jorratu nahi zituztela entzun nien:
>
> identitarioa, sozio-ekonomikoa, juridikoa, politikoa eta komunikatiboa
>
> Tira, "koreografikoa" ildo nagusien artean ez zegoela ikusita,
> emandako txartel batzuetan datuak eta izena eman nuen, ea Donostian
> talderik antolatzen den... Neuri ildo politikoa interesatzen zait.
> Nire independentziaren matraka gauzatuta ikustea (
> http://sustatu.com/1316411053 ). Edo gutxienez eztabaida eragitea edo
> besteekin eztabaidatzea, funtsezko gai tabuaz: lurraldetasuna eremu
> independiente posible bat gauzatzeko orduan. Oraingoz ez dut abisurik
> jaso, suposatzen dut iritsiko dela elkartze-bileraren bat edo.
>
> Horien ondoan, Pako Aristiren inguruan halako Orreaga izeneko
> mugimendu bat gorpuztu da nolabait. http://www.orreagataldea.com/
> Hauek independentziarako ze bide duten, ez dakit, baina nonbait
> erreferendumak ez dira bidea, eta hauteskundeetako errepresentazioa
> ere ez. Lurraldetasunaz ere ez dute ezer esaten, baima bai, neuri ere
> hala iruditzen zait, artikulu horretan ikusten dela, halako
> esentzialismo xenofobo bat igartzen da adierazpen batzuetan. Yuyu apur
> bat ematen didaten iluminatu batzuen gisara ikusten ditut, prejuizioz
> beteta.
>
> Hemen nola deskribatzen duen batek Aristiren aldekoen idearioa:
>
> http://zuzeu.com/2013/01/17/pako-aristi-eajk-duela-35-urte-hartu-zuen-bide-instituzionala-ari-da-hartzen-ezker-abertzalea/comment-page-1/#comment-45388
>
> Gero alderdi abertzaleak daude. Hauen artean inork ez du
> independentziarako inolako bide-orririk. Hori da tristeena.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to