2013/7/8 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:
> Aupa, lagunok!
>
> Gaur sekulako polemikia sortu da twitterren Pako Aristiren artikulu bat dala
> ta. Hauxe
> http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-07-07/004/001/euskal_herria_2023_kristalezko_bolan.htm
>

Nik uste dot dala batez ere Gure Esku Dago proiektuaren kontrako mezu
bat. http://gureeskudago.net/eu/ Gure Esku Dagok independentziarako ze
bide aldarrikatzen duen ez dut argi ikusten, eta lore-joko berbal eta
sinbolikoetan dabiltza oraingoz, lipdup eta halako abominazioak
antolatzen, baina aurkezpen bilera batean egon nintzen, eta halako 5
lan-ildo ere jorratu nahi zituztela entzun nien:

identitarioa, sozio-ekonomikoa, juridikoa, politikoa eta komunikatiboa

Tira, "koreografikoa" ildo nagusien artean ez zegoela ikusita,
emandako txartel batzuetan datuak eta izena eman nuen, ea Donostian
talderik antolatzen den... Neuri ildo politikoa interesatzen zait.
Nire independentziaren matraka gauzatuta ikustea (
http://sustatu.com/1316411053 ). Edo gutxienez eztabaida eragitea edo
besteekin eztabaidatzea, funtsezko gai tabuaz: lurraldetasuna eremu
independiente posible bat gauzatzeko orduan. Oraingoz ez dut abisurik
jaso, suposatzen dut iritsiko dela elkartze-bileraren bat edo.

Horien ondoan, Pako Aristiren inguruan halako Orreaga izeneko
mugimendu bat gorpuztu da nolabait. http://www.orreagataldea.com/
Hauek independentziarako ze bide duten, ez dakit, baina nonbait
erreferendumak ez dira bidea, eta hauteskundeetako errepresentazioa
ere ez. Lurraldetasunaz ere ez dute ezer esaten, baima bai, neuri ere
hala iruditzen zait, artikulu horretan ikusten dela, halako
esentzialismo xenofobo bat igartzen da adierazpen batzuetan. Yuyu apur
bat ematen didaten iluminatu batzuen gisara ikusten ditut, prejuizioz
beteta.

Hemen nola deskribatzen duen batek Aristiren aldekoen idearioa:
http://zuzeu.com/2013/01/17/pako-aristi-eajk-duela-35-urte-hartu-zuen-bide-instituzionala-ari-da-hartzen-ezker-abertzalea/comment-page-1/#comment-45388

Gero alderdi abertzaleak daude. Hauen artean inork ez du
independentziarako inolako bide-orririk. Hori da tristeena.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to