Zerrendakide berria daukagu, Junkal Txurruka, eta Eibarko Udaleko e-posta helbide batekin apuntatu zaigu: [email protected]
Ongi etorri, Junkal! Hau da bidali duen aurkezpena: --------------------------- Kaixo, Junkal Txurruka naiz, elgoibartarra, baina aspalditik nabil Eibarren lanean. Hasieran irakasle eta 2000tik Eibarko udaletxean Fernandoren lankide eta haura joan zanetik, ba, berak lagatako ildoei jarraipena eman eta sakondu nahian. Euskara afizio eta ofizio dut, eta eibartarrak posta zerrendan parte hartzeko gogoa aspalditik izan dut, beti jaso izan baititut handik eta hemendik bertako erreferentziak. Laster arte *Junkal Txurruka* *Euskara teknikaria* *Eibarko Udala* *943708435* ---------------------- Bestalde, Arrateko Amak eskatuta, aldatu egin da zerrendan alta emateko sistema, formulario honek akaso prozedura erraztuko duelakoan: http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda Arauak lehengoak dira, jakina, nork bere burua aurkeztu behar du. Animatu eta gonbidatu zuen ingurukoak! Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
