Aupa, Junkal!

Ondo etorri, wapa!!!

Zelako ilusiƱua! Lankidia izan dot Junkal euskaltegixan eta berak erakutsi
zestan klasiak prestatzen eta emoten! Zelako oroitzapenak!!!

Martitzena alaitzen dittuen poz txikixak!

leire, nekatuta


Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 ekaina
11 12:02):

> Zerrendakide berria daukagu, Junkal Txurruka, eta Eibarko Udaleko e-posta
> helbide batekin apuntatu zaigu: [email protected]
>
> Ongi etorri, Junkal!
>
> Hau da bidali duen aurkezpena:
>
> ---------------------------
>
> Kaixo,
>
> Junkal Txurruka naiz, elgoibartarra, baina aspalditik nabil Eibarren
> lanean. Hasieran irakasle eta 2000tik Eibarko udaletxean Fernandoren
> lankide eta haura joan zanetik, ba, berak lagatako ildoei jarraipena eman
> eta sakondu nahian.
>
> Euskara afizio eta ofizio dut, eta eibartarrak posta zerrendan parte
> hartzeko gogoa aspalditik izan dut, beti jaso izan baititut handik eta
> hemendik bertako erreferentziak.
>
> Laster arte
>
>
>
> *Junkal Txurruka*
>
> *Euskara teknikaria*
>
> *Eibarko Udala*
>
> *943708435*
>  ----------------------
>
> Bestalde, Arrateko Amak eskatuta, aldatu egin da zerrendan alta emateko
> sistema, formulario honek akaso prozedura erraztuko duelakoan:
> http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda
>
> Arauak lehengoak dira, jakina, nork bere burua aurkeztu behar du. Animatu
> eta gonbidatu zuen ingurukoak!
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to