Atzo 1-2 irabazio zion Eibarren Oviedori, 2. mailara itzultzeko
playoff partidan. Horretara, Oviedok 0-2 irabazi beharko luke
asteburuan Ipuruan, hurrengo (azken) fasera igarotzeko.

Eibar K.E.ak 300 sarrera bidali ditu Oviedora (Oviedotik hona
bidalitako kopuru bera), eta hangoak pozik ez... eta Eibarreraino
etorri dira bazkide egin eta sarrerak erostera. Bulo bat zela entzun
dut lehen, baina hara...
http://www.mundodeportivo.com/20130610/futbol/regional/aficionados-del-oviedo-se-hacen-socios-del-eibar-para-poder-entrar-en-ipurua_54375862798.html

Twitterren jo ta ke ari dira Oviedokoak. Bazkide bakoitzak 2na sarrera
har ditzake 10 euroan, eta hortaz, urte erdiko bazkide-kuota hiru
lagunen artean ordain dezakete. Mobilizatzen ari direla dirudi. Eibar
K.E.ak xox batzuk aterako ditu, baina aulki horiek hutsik geratuko
dira 3. fasean eta hemendik abendurako partiduetan.

Sinadura bilketa ere badago, karneta egiteko tramitazioak astebete
iraun dezala eskatzen, Ipuruako aulkiak Oviedokoen esku egotea
ekiditeko: 
http://www.change.org/es/peticiones/s-d-eibar-k-e-bazkide-karneten-tramitazioak-astebete-iraun-dezala.
Nik sinatu dut.

Badakit futbola batere axola ez zaizuela hemengo askori, baina seguru
egunotan herrian bolo-bolo ibiliko den gaia izango dela.

josu.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to