Hori subidoia, Oier! Ni, laiko baino hurbilago zagok tostoi filosofikotik Txillardegi hizkuntzalari, askoz be profesoralagua dok. Kontuz beraz! Leiduz gero, oin dekoan nire irudi ona arrakalatuko jak.
Paperjalen egindako propagandak dexente igo ditik Ni, laikoren salmentak, eta justizia-senak eskatzen zidak egile-eskubideak hirekin konpartitzea, bazkari baten edo. Eskerrik asko ostabe, eta besarkada handi bat! Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) erabiltzaileak (2026 ots. 9(a), al. (23:04)): > Jo tio, benetan: liburua tostoi filosofiko bat izango zala pentsatzen > neban, eta... astebetian iruntsi dot! Egunero harrapatzeko desiatzen. > > Trukulentzia eta eskatologia maisuki erabiltzen dozuz, azpixan doian mezua > ondo helarazteko. > > Oin penaz nago, egunan amaieran zer irakorriko! > > OH WAIT! Txillardegi be hor dakat. Banajoiak hastera. > > BBE, paperjale.eus-en sartu zaittut: > https://paperjale.eus/book/97153/s/ni-laiko > > **** > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA > > 2026/1/10 10:09(e)an, Markos Zapiain igorleak idatzi zuen: > > Eskerrik asko, Oier! > > Zure mezuari esker izan dut elkarrizketaren berri. > > Eskarmentu handiko kazetaria da Zaloa Iturbe, ohitua dago horrelako > makarradekin; esango nuke gustuko dituela. > > Bestalde, harremana dut M.U. sortzez lekeitiar orain eibartartuarekin, eta > diost aldaketarekin ikaragarri irabazi duela. > > Ez dakit bat zatozen. > > > Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) > erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (16:49)): > >> Bestalde, zelako makarria zaran Markos. Kazetari gaixua! Bere arpegixa >> ikusi nahiko neukian, elkarrizketa horretan. 😂 >> >> " >> *Izenburutik hasita, erlijioari aipamena egiten dion liburua da. >> Hasieratik izan duzu argi kontatu gura zenuen hori? *Inoiz ez dakizu >> guztiz ondo zergatik egiten duzun egiten duzuna; adibidez, zergatik idazten >> duzun. Ez dut uste nik idatziko nukeenik, emaztea idazle ez banu. Dena den, >> badut jendaurrean adierazteko moduko arrazoi bat: Bermeoko Institutuan >> ikusi nuen katolikoen pribilegioek berdintasun-printzipio demokratikoa >> hausten dutela. Horrela, liburuaren helburua etikoa litzateke, >> berdintasunaren alde egitea. Hala ere, batek daki, seguru Freudek susmatuko >> lukeela ezkutuko eta benetako helburua famosoa izatea dela, eta etika eta >> hori guztia ez dela mozorroa baino." >> >> >> https://busturialdea.hitza.eus/2026/01/09/liburuaren-helburua-etikoa-litzateke-berdintasunaren-alde-egitea/ >> >> -- >> **** >> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
