Jo tio, benetan: liburua tostoi filosofiko bat izango zala pentsatzen neban, eta... astebetian iruntsi dot! Egunero harrapatzeko desiatzen.

Trukulentzia eta eskatologia maisuki erabiltzen dozuz, azpixan doian mezua ondo helarazteko.

Oin penaz nago, egunan amaieran zer irakorriko!

OH WAIT! Txillardegi be hor dakat. Banajoiak hastera.

BBE, paperjale.eus-en sartu zaittut: https://paperjale.eus/book/97153/s/ni-laiko

****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA

2026/1/10 10:09(e)an, Markos Zapiain igorleak idatzi zuen:
Eskerrik asko, Oier!

Zure mezuari esker izan dut elkarrizketaren berri.

Eskarmentu handiko kazetaria da Zaloa Iturbe, ohitua dago horrelako makarradekin; esango nuke gustuko dituela.

Bestalde, harremana dut M.U. sortzez lekeitiar orain eibartartuarekin, eta diost aldaketarekin ikaragarri irabazi duela.

Ez dakit bat zatozen.

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 9(a), or. (16:49)):

    Bestalde, zelako makarria zaran Markos. Kazetari gaixua! Bere
    arpegixa ikusi nahiko neukian, elkarrizketa horretan. 😂

    "*Izenburutik hasita, erlijioari aipamena egiten dion liburua da.
    Hasieratik izan duzu argi kontatu gura zenuen hori?
    *Inoiz ez dakizu guztiz ondo zergatik egiten duzun egiten duzuna;
    adibidez, zergatik idazten duzun. Ez dut uste nik idatziko
    nukeenik, emaztea idazle ez banu. Dena den, badut jendaurrean
    adierazteko moduko arrazoi bat: Bermeoko Institutuan ikusi nuen
    katolikoen pribilegioek berdintasun-printzipio demokratikoa
    hausten dutela. Horrela, liburuaren helburua etikoa litzateke,
    berdintasunaren alde egitea. Hala ere, batek daki, seguru Freudek
    susmatuko lukeela ezkutuko eta benetako helburua famosoa izatea
    dela, eta etika eta hori guztia ez dela mozorroa baino."

    
https://busturialdea.hitza.eus/2026/01/09/liburuaren-helburua-etikoa-litzateke-berdintasunaren-alde-egitea/

-- ****
    Oier GOROSABEL LARRAÑAGA


    ________________
    Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to