uhartea kendu nahi ziguten, orain kioskoa... zer da agenda woke hau? a.
Hau idatzi du Oier Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2026 urt. 14(a), az. (18:00)): > > Badira hogei bat urte Beasaingo dantzariekin harreman estua daukagula > Eibarko dantzariok. 2005ean Arratera gonbidatu genuen dantzara Beasaingo > Aurtzaka dantza taldeko zuzendaria, Mikel Sarriegi, eta hurrengo urtean > Beasainen Arratekoaren antzeko ezpata-dantza atzera zuten Igartzako festan. > Hainbatetan izan gara Beasainen dantzan urteotan, eta joan garen > bakoitzean, udaletxe aurrean, plazan daukaten musika-kioskoaren ondotik > pasatzea ondo baino hobeto jakinarazi diegu beasaindarrei kiosko hori > Eibarkoa zela eta saldoan bidali geniela. > > Eibarren, gerra aurrean Untzagan zen musika-kioskoa Beasainera eraman > zelako ustea oso errotua izan dugu eta beasaindarrek ere halaxe berresten > ziguten. Baina aurtengo gabon bezperatan Beasaingo Igartza monumento-gunera > egin genuen bisita-gidatuan (ezagutzen ez baduzue oso gomendagarria) > beasaindar dantzariek jakinarazi ziguten artikulu bat argitaratu berri zela > kioskoa eibartarraren ustea ezeztatzen zuena. Gaur bidali digute artikulua. > Beasaingo jaietan programan argitaratu omen da. Hemen bertan esaten dena. > Ea inork ba ote duzuen kontu honen berri edo xehetasun gehiago. > > > *El kiosko “altavoz” y su origen inciertoMusika kioskoa Loinazko San > Martin Plazako ikurretako bat da. Bere funtzioa bete duten 3 kiosko > ezagutzen dira, gutxienez. Lehenengoa 1913an kokatu zen eta 1928ra arte > biziraun zuen. Hori ordezkatzeko, Guillermo Eizaguirre udal-arkitektoak, > hormigoizko kiosko “paraboliko” bat diseinatu zuen, baina ez zen inoiz > eraiki. Bigarrena, 1928an eraiki zen, azokako plazaren handitze lanekin > batera. Kiosko honen jatorria Eibarren kokatu du beti ahozko tradizioak. > Baina datuek eta argazkiek ez diote gauza bera.* > > > > *Eibarko kioskoa 1935ean erretiratu zen. Beasaingoa, ordea, 1928an eraiki > zen (1929ko Corpus Christi eguneko argazkian ageri da). Eibarkoaren > hondarrak Beasaingo Construcciones Azpeitia enpresak erosi zituen, ez > Udalak. Hori izan liteke gaurdaino iritsi den teoriaren jatorria. Argazkiak > aztertuz, ezin antzekotasunik aurkitu Eibarko eta Beasaingoko kioskoaren > artean. Egungo kioskoa 1990 eta 1992 artean gauzatutako lanen ondorio da, > Eduardo Lasheras artista beasaindarrak diseinatua. Zutabe, burnizko > apaingarri eta barandetan baditu desberdintasunak 1928ko > kioskoarekiko. Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen eta “Modernista” > estiloan katalogatu. XIX. mendean kokatzen du, orain airean dagoen data.Ni > los libros de actas de las Sesiones Plenarias ni los de la Comisión > Permanente celebradas por el Ayuntamiento de Beasain a partir de mayo de > 1935 recogen nada relativo a la compra y posterior colocación de los restos > que llegaron a Beasain del kiosko eibarrés, adquiridos por Construcciones > Azpeitia. Se desconoce dónde pudieron acabar aquellos restos metálicos del > kiosko eibarrés.* > *XABIER GARMENDIA · JUANTXO UNANUA* > > > ________________________________ > > > -- > > ____________________________________________ > Oier Araolaza Arrieta - [email protected] > [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] > <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
