Badira hogei bat urte Beasaingo dantzariekin harreman estua daukagula Eibarko dantzariok. 2005ean Arratera gonbidatu genuen dantzara Beasaingo Aurtzaka dantza taldeko zuzendaria, Mikel Sarriegi, eta hurrengo urtean Beasainen Arratekoaren antzeko ezpata-dantza atzera zuten Igartzako festan. Hainbatetan izan gara Beasainen dantzan urteotan, eta joan garen bakoitzean, udaletxe aurrean, plazan daukaten musika-kioskoaren ondotik pasatzea ondo baino hobeto jakinarazi diegu beasaindarrei kiosko hori Eibarkoa zela eta saldoan bidali geniela.
Eibarren, gerra aurrean Untzagan zen musika-kioskoa Beasainera eraman zelako ustea oso errotua izan dugu eta beasaindarrek ere halaxe berresten ziguten. Baina aurtengo gabon bezperatan Beasaingo Igartza monumento-gunera egin genuen bisita-gidatuan (ezagutzen ez baduzue oso gomendagarria) beasaindar dantzariek jakinarazi ziguten artikulu bat argitaratu berri zela kioskoa eibartarraren ustea ezeztatzen zuena. Gaur bidali digute artikulua. Beasaingo jaietan programan argitaratu omen da. Hemen bertan esaten dena. Ea inork ba ote duzuen kontu honen berri edo xehetasun gehiago. *El kiosko “altavoz” y su origen inciertoMusika kioskoa Loinazko San Martin Plazako ikurretako bat da. Bere funtzioa bete duten 3 kiosko ezagutzen dira, gutxienez. Lehenengoa 1913an kokatu zen eta 1928ra arte biziraun zuen. Hori ordezkatzeko, Guillermo Eizaguirre udal-arkitektoak, hormigoizko kiosko “paraboliko” bat diseinatu zuen, baina ez zen inoiz eraiki. Bigarrena, 1928an eraiki zen, azokako plazaren handitze lanekin batera. Kiosko honen jatorria Eibarren kokatu du beti ahozko tradizioak. Baina datuek eta argazkiek ez diote gauza bera.* *Eibarko kioskoa 1935ean erretiratu zen. Beasaingoa, ordea, 1928an eraiki zen (1929ko Corpus Christi eguneko argazkian ageri da). Eibarkoaren hondarrak Beasaingo Construcciones Azpeitia enpresak erosi zituen, ez Udalak. Hori izan liteke gaurdaino iritsi den teoriaren jatorria. Argazkiak aztertuz, ezin antzekotasunik aurkitu Eibarko eta Beasaingoko kioskoaren artean. Egungo kioskoa 1990 eta 1992 artean gauzatutako lanen ondorio da, Eduardo Lasheras artista beasaindarrak diseinatua. Zutabe, burnizko apaingarri eta barandetan baditu desberdintasunak 1928ko kioskoarekiko. Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen eta “Modernista” estiloan katalogatu. XIX. mendean kokatzen du, orain airean dagoen data.Ni los libros de actas de las Sesiones Plenarias ni los de la Comisión Permanente celebradas por el Ayuntamiento de Beasain a partir de mayo de 1935 recogen nada relativo a la compra y posterior colocación de los restos que llegaron a Beasain del kiosko eibarrés, adquiridos por Construcciones Azpeitia. Se desconoce dónde pudieron acabar aquellos restos metálicos del kiosko eibarrés.* *XABIER GARMENDIA · JUANTXO UNANUA* ________________________________ -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected] [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
