Eskerrik asko Oier, Durangoko zilargile edo plateruen ekarpenak ugariak eta interesgarriak dira (bertsolariak, musikariak, kantugileak, dantzariak... Durangoko Kafe Antzokiari Plateruena izena jarri zetzenerako batzuk izango zuten horren kontzientzia), eta haien inguruko zenbait kontu ezagunak izan arren, neuk ez nuen txisperoen bertso-sorta hori ezagutzen eta eskerrik asko! Fabrikazio prozesuko parteen zerrendatzeak orain aste pare bat, ...eta kitto!-k argitaratu zuen Zamakola lantegiko bideoa gogorazi dit: https://etakitto.eus/albisteak/zamakola-lantegi-etxea-altxor-bat-otaola-etorbidean
Plateruak dantzari apartak zirenez hortik gurutzatu zitzaizkidan niri bidean, eta dantza eta generoa aztertzen jardun nintzenean aurkitu nuen beste kontu interesgarri bat Zamakola idazle arratiar madrildartuak 1818an idatzi zuena: Antonio eta Juan Cruz anaia nagusiak zirela platero famatuenak, baina aita zilargiletik hasita bazirela familian artista gehiago, tartean arreba bat, dantzari trebea hura ere. Beste behin, fama eta sona gizonezkoek bereganatu eta emakumea itzalean geratu zen, eta eskerrak Marisa Barrena euskal kulturaren aktibista, dantzazale, feminista eta wikilari nekaezinari ezagutu genuen arreba horren izena: Maria Escolastica. 1828an, Fernando VII. eta Maria Amalia Sajoniakoa Durangon izan zirenean, Plateruek (kroniketan Antonio eta Juan Cruz aipatzen dituzte, baina Zamakolak zioen Antoniok arrebarekin, Maria Escolasticarekin beraz, dantzatzen zuela maiz) eskainitako dantza ekinaldi baten pasartea jasotzen dute Beitiak eta Etxezarretak idatzitako Durangoko historiari buruzko lanean (1868): "Sacaron el baile largo ó aurrescu dos hermanos ancianos sexagenarios (cuasi septuagenarios) conocidos por los plateros de Durango D. Antonio y D. Juan Cruz de la Fuente, el primero flaco y estenuado, y el segundo gordo y obeso; bailaron ambos con mucha mas agilidad de la que podia prometerse de aquella edad; y tanto chocó a SS. MM. ver bailar con tanta ligereza a dos ancianos tan diferentes entre si, que S. M. la Reina, a quien nadie habia visto ni aun sonreirse desde su salida de la corte, al ver bailar el fandango con tanta agilidad al anciano obeso D. Juan Cruz, como lo hubiera podido hacer un joven de veinte años; la salió la risa en términos que no podia contenerla, y se dijo que en todo su viaje no se le habia visto sonreirse hasta entonces." Plateruen inguruan hainbat bitxikeria daude eta niri atentzioa gehien eman zidana izan zen gabonetako (eta beste testuinguru batzuetako ere) ia-ereserki bihurtutako "Hator, hator..." kantaren egiletza ere Durangoko zilargile hauei egozten zaiela. Hemen manejatzen dudan Plateruen inguruko bibliografiatxo bat (dantzarekin lotutakoa batez ere): - Aldekoa-Otalora, Antton Mari. «Durangoko Plateruak». *Karmel euskal aldizkaria* 291 (2015(e)ko martxoaaren ): 3–23. - Ansorena Miner, Jose Ignazio. «Hator, mutil, etxera». *dantzan.eus* (blog), 2023(e)ko abenduaaren 28(e)an. https://dantzan.eus/kidea/ansorena/hator-mutil-etxera. - Barrena, Marisa. «Dantzari ahaztua: Maria Francisca Escolastica (Durango 1749)». *dantzan.eus* (blog), 2018(e)ko urriaaren 29(e)an. https://dantzan.eus/kidea/Mbarrena/dantzari-ahaztua. - Beitia, Fausto Antonio de, eta Ramón de Echezarreta. *Noticias históricas de la Noble y Leal Villa de Tavira de Durango*. Bilbao: Imp. y Lib. del Euskalduna, 1868. - Trueba, Antonio de. «Los plateros de Durango, con un recuerdo del rey Fernando VII y la reina Amalia.» *Euskal-Erria : revista bascongada.* 11 (1884(e)ko smearen ): 181–82. - Uriarte, Francisco de. «Los plateros de Durango: aurreskularis célebres». *Txistulari*, zenb. 17 (1930(e)ko ): 5. - Zamacola, Juan Antonio de. *Historia de las naciones bascas de una y otra parte del Pirineo septentrional y costas del mar Cantabrico, desde sus primeros pobladores hasta nuestros dias, con la descripcion, caracter, fueros, usos, costumbres y leyes de cada uno de los estados bascos que hoy existen*. Libk. III. 3 libk. Auch: Imprenta de la Viuda de Duprat, 1818. OIer. On Thu, Jun 6, 2024 at 8:26 PM Oier Gorosabel Larrañaga < [email protected]> wrote: > Epa! > > Beste gauza baten billa nenbixala, eibartarrondako intereseko bertso > batzukin topo egin dot. Igual zuetako batzuk ezagutuko zenduezen, baiña nik > behintzat ez. De la Fuente anaienak diraz, "Durangoko platero" famosuak, > 1800 ingurukuak beraz, eta sasoi hartan armagintzan erabiltzen zirazen > operaziño eta prozedimentuak deskribatzen dittuez. > > Uste dot bertsuok Jose Antonio Uriartek bildu zittuala estraiñekotz. > Uriarte fraille frantziskotarra zan, Bonaparte printzipian > korrespondientia, eta XIX gizaldixan herri kantuak biltzen jardun zeban, > eskuizkribu "totxo" bat osatuta, Arantzazuko komentuan gordetzen dana. Ni > manejatzen nabillen liburua, eskuizkribu horren transkripziñua da. Hauxe da > erreferentzixia: URIARTE, José Antonio. 1987, Poesía bascongada. Dialecto > vizcaíno. Jon Kortazar, Miren Billelabeitiak prestatutako edizioa. Bizkaiko > Foru Aldundia. "Chisperos" izeneko bertsuak 124-125 orrialdetan datoz, " > Durango cidarguiñen cantac" azpiatalian, eta hau da transkripziñua > (puntuaziño signuak eta ortografia errespetatzen saiatu naiz, akats eta > guzti, "sic" ipiñi doten lekuetan). > > O. > > > Chisperos > > 1 > > Amabi verso oneetan > > Esan biar dogu > > Erreguen armerubac > > Nortzubec ditugun > > Oneec ezpalitzatez > > Beti biarrian > > Cer egingo guenduque > > Guerria danian? > > 2 > > Gobernadore Jaunen > > Disposicinuan > > Dagoz materijala > > Fabrica guztijan > > Baita onche biar eguinac > > Bere escubidian > > Erreguen almacenera > > Eruan artian > > 3 > > Lelengo chisperubac > > Ifinico ditut nic > > Alan merecietan dabeela > > Ondo pentsaduric > > Fuelle osterarantzian > > Sinistu eizube > > Ezpadauco an chispa > > Ez da ecerbere. > > 4 > > Guztiz gossetic oneec > > Labia issioturic > > Forjetan asten dira > > Guelditu bagaric > > Eurac forjetan dabe > > Eurac limadore > > Eurac asi, ta acabau > > Tornillo ta muelle. > > 5 > > Astelen martitzenetan > > Ondo umilderic > > Erregue echera duaz > > Piezac arturic > > Esaminadu daizan > > Ondo guztiz ondo > > Ta badago faltaric > > Contu beste beingo. > > 6 > > Forjadore, cañonistac > > Lelengo caldia > > Ausse da tin, tan, ton, tun > > Batzeco chapia. > > Guero acaburantza > > Dagoz guztiz listo > > Canoijaz eguiteco > > Pa, ti, to, pa, ti, to. > > 7 > > Canoiac forjau, eta > > Dago barrenatzen > > Barrenadoria nequez > > Sartu, ta ateratzen > > Limatu, esamiñara > > Ta andic pruebara > > Ostera bigarrenagaz > > Esaminatzera. > > 8 > > Ta esamiñadoriac > > Cañoija arturic > > Joten dau lurren contra > > Badauco otz onic > > Eta topetan badau > > Inundic trampia > > Zapalduba izango da > > Escuco armia. > > 9 > > Esamiñau ezquero > > Darue bertatic > > Compañiaco echera > > Almacenerubari > > Guero bialtzen deutsa > > Cañoe ta chispac > > Carguerubac armatera > > Ederqui fusilac. > > 10 > > Culatac, abrazaderac > > Guardapaja, escudo > > Sei pieza ateratzen > > Fundidora dago > > Aparejerubentzat > > Limau daijen ondo > > Baitabere baquetia > > Cajerubentzaco. > > 11 > > Alan fusilla armauric > > Dua esamiñetan > > Baricu edo zapatuz > > Arturic lepuan > > Esaminau ezquetio (sic) > > Daruez bertatic > > Compañiaco echera > > Contetuz beteric (sic) > > 12 > > Andic erregue echera > > Betico moduban > > Directore jaunaren > > Disposicinuan. > > Baijonetac, fusillac > > Encajonaturic > > Laster bialduric > > Fabrica lecutic. > > 13 > > Aste erdijan duaz > > Dirubaren billa > > Jan biarco badabe > > Nai dabeen guztija > > Pagadoren echera > > Ichuturic leguez > > Guero sedaz jantziteco > > Besteric ez leguez. > > 14 > > Entzun beide munduan > > Gente cristau onac > > Cer falta eguiten daben > > Fabrican guizonac > > Oneec ezpagueuncazque > > Diñodan moduan > > Ez litzate guretzaco > > Gauza onic munduan. > > -- > **** > Oier GOROSABEL LARRAÑAGA > > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected] [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
