Epa!

Beste gauza baten billa nenbixala, eibartarrondako intereseko bertso batzukin topo egin dot. Igual zuetako batzuk ezagutuko zenduezen, baiña nik behintzat ez. De la Fuente anaienak diraz, "Durangoko platero" famosuak, 1800 ingurukuak beraz, eta sasoi hartan armagintzan erabiltzen zirazen operaziño eta prozedimentuak deskribatzen dittuez.

Uste dot bertsuok Jose Antonio Uriartek bildu zittuala estraiñekotz. Uriarte fraille frantziskotarra zan, Bonaparte printzipian korrespondientia, eta XIX gizaldixan herri kantuak biltzen jardun zeban, eskuizkribu "totxo" bat osatuta, Arantzazuko komentuan gordetzen dana. Ni manejatzen nabillen liburua, eskuizkribu horren transkripziñua da. Hauxe da erreferentzixia: URIARTE, José Antonio. 1987, Poesía bascongada. Dialecto vizcaíno. Jon Kortazar, Miren Billelabeitiak prestatutako edizioa. Bizkaiko Foru Aldundia. "Chisperos" izeneko bertsuak 124-125 orrialdetan datoz, " Durango cidarguiñen cantac" azpiatalian, eta hau da transkripziñua (puntuaziño signuak eta ortografia errespetatzen saiatu naiz, akats eta guzti, "sic" ipiñi doten lekuetan).

O.


Chisperos

1

Amabi verso oneetan

Esan biar dogu

Erreguen armerubac

Nortzubec ditugun

Oneec ezpalitzatez

Beti biarrian

Cer egingo guenduque

Guerria danian?

2

Gobernadore Jaunen

Disposicinuan

Dagoz materijala

Fabrica guztijan

Baita onche biar eguinac

Bere escubidian

Erreguen almacenera

Eruan artian

3

Lelengo chisperubac

Ifinico ditut nic

Alan merecietan dabeela

Ondo pentsaduric

Fuelle osterarantzian

Sinistu eizube

Ezpadauco an chispa

Ez da ecerbere.

4

Guztiz gossetic oneec

Labia issioturic

Forjetan asten dira

Guelditu bagaric

Eurac forjetan dabe

Eurac limadore

Eurac asi, ta acabau

Tornillo ta muelle.

5

Astelen martitzenetan

Ondo umilderic

Erregue echera duaz

Piezac arturic

Esaminadu daizan

Ondo guztiz ondo

Ta badago faltaric

Contu beste beingo.

6

Forjadore, cañonistac

Lelengo caldia

Ausse da tin, tan, ton, tun

Batzeco chapia.

Guero acaburantza

Dagoz guztiz listo

Canoijaz eguiteco

Pa, ti, to, pa, ti, to.

7

Canoiac forjau, eta

Dago barrenatzen

Barrenadoria nequez

Sartu, ta ateratzen

Limatu, esamiñara

Ta andic pruebara

Ostera bigarrenagaz

Esaminatzera.

8

Ta esamiñadoriac

Cañoija arturic

Joten dau lurren contra

Badauco otz onic

Eta topetan badau

Inundic trampia

Zapalduba izango da

Escuco armia.

9

Esamiñau ezquero

Darue bertatic

Compañiaco echera

Almacenerubari

Guero bialtzen deutsa

Cañoe ta chispac

Carguerubac armatera

Ederqui fusilac.

10

Culatac, abrazaderac

Guardapaja, escudo

Sei pieza ateratzen

Fundidora dago

Aparejerubentzat

Limau daijen ondo

Baitabere baquetia

Cajerubentzaco.

11

Alan fusilla armauric

Dua esamiñetan

Baricu edo zapatuz

Arturic lepuan

Esaminau ezquetio (sic)

Daruez bertatic

Compañiaco echera

Contetuz beteric (sic)

12

Andic erregue echera

Betico moduban

Directore jaunaren

Disposicinuan.

Baijonetac, fusillac

Encajonaturic

Laster bialduric

Fabrica lecutic.

13

Aste erdijan duaz

Dirubaren billa

Jan biarco badabe

Nai dabeen guztija

Pagadoren echera

Ichuturic leguez

Guero sedaz jantziteco

Besteric ez leguez.

14

Entzun beide munduan

Gente cristau onac

Cer falta eguiten daben

Fabrican guizonac

Oneec ezpagueuncazque

Diñodan moduan

Ez litzate guretzaco

Gauza onic munduan.

--
****
Oier GOROSABEL LARRAÑAGA
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to