Amatiñonean utzi dut erantzun hau: 1959ko Euskararen Kongresu hori Euskaltzaindiak antolatzen bazuen ere, herrian bertan Eibarko Klub Deportiboaren kerizpean gauzatu zen. Juan San Martin-en ekimenez Deportiboan antolatu zen batzorde artistiko-kulturalak eman zion antolaketa-babesa kongresuari. Horren kronika ere argitaratu zuen Deportiboaren jardueren berri ematen zuen boletinean. Boletin horretan jasota dago Mari Karmen Ruiz de Alegriak lehen saria jaso zuela 6 eta 10 urte bitartekoen artean. Hiru saritu izan ziren sail bakoitzean eta hiru sail guztira, 0-5, 6-10 eta 11-14. Deportiboaren boletinak digitalizatuta elkartearen 100. urteurren ospakizunekin batera sarean jarri den artxibo-gunean aurki daiteke (28-29. orrialdeetan) https://artxiboa.deporeibar.com/node/650
OIer. On Sat, May 18, 2024 at 3:37 PM Asier Sarasua <[email protected]> wrote: > "Ezkerretik bigarrena Don Migel Lasa parrokua", jiñok gure amak. > > a. > > > > Oier Gorosabel Larrañaga <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2024 mai. 18, Lar 12:17): > >> Eup! >> >> Amatiñon artikulu honekin sorpresia hartu dot, gure aman lehengusu Javier >> Eguren aittatuta ikustian. >> https://eibar.org/blogak/amatino/carmen-ruiz-de-alegria-gerra-osteko-eibarren-euskarazko-saria-irabazi-zuen-aurrena/ >> (Eibarko alkatia frankismuan, 1958-1962) >> >> Itxuria, Serafin-eta ibilli ziran sariketa aintzindari hori antolatzen >> (Eibarren >> gerra ostian egindako lehelengo euskerazko sariketia!). Aittittan >> albumian argazki hau dakat, ez ete da ekittaldi harena izango? >> https://mastodon.eus/@txikillana/112461530710007329 Edozelan be, igual >> inguruan dagon jentia ezagutu zeinkie, nik ez dot iñobe ezagutzen eta. >> >> -- >> **** >> Oier GOROSABEL LARRAÑAGA >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] > -- ____________________________________________ Oier Araolaza Arrieta - [email protected] [image: Dantzan bizi gara. Eta zu?] <https://dantzan.eus/kidea/dantzanbizi/nik-ere-dantzancom-babesten-dut>
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
