Animo Luistxo! eta Elkorotarrena argitziagaittik lotsatuta baiƱo, harro
egotekua. Ez dok eta erreza izaten oker gaozena edo oker egon garana
onartzia. Aupa hi!
Besarkada bat
29/01/2024 11:20(e)an, Luistxo Fernandez igorleak idatzi zuen:
aupa lagunak
Lagun eta ingurukoei sarri kontatu diet geure familiako istorio bat.
Gerra galdu zutenean, Elgetan, geure familiari (aititari, eta harekin
ziren ama eta hiru semeei, tartean neur aitari) etxea ukatu ziela
matoi falangista batek, eta hori izan zela Jose Luis Elkoro ezker
abertzaleko politikariaren aita.
Azken hilabeteetan egindako peskisa batzuetatik, kontua gaizki ulertu
nuela ondorioztatzera eroan nau, eta akusazio funts-gabea egin izan
dudala.
Geure aitak kontatua... Etxea eskaini ziela Elgetako alkateak. Baina
Bergarako falangista batzuen jefe matoiak ukatu ziela, eta herritik
bota zituela.
Eta gure aitaren hitzak: "Badakizu zen zan ha gizona? Jose Luis Elkoro
Bergarako alkatearen aita".
Nik ulertua: matoia zela Elkororen aita. Baina gure aitak egiazki esan
nahi izan zuen, orain dakidan bezala: Jose Luis Elkororen aita,
Elgetako alkatea zela. "HA GIZONA" esandakoan aitak, alkateaz ari zen,
ez matoiaz. Hau da, zintzo jokatu zuena geure familiarekin huraxe izan
zela, ez matoia.
Baina gure aita ere ez zegoen guztiz zuzen. Jose Luis Elkororen aita,
Bartolome Elkoro, 1940-1958 urteen artean izan zen alkate Elgetan, ez
1937an intzidente hura gertatu zenean. 1937ko alkatea Felipe Elkoro
zen, uste dudanez Bartolomeren anaia, eta Jose Luisen osaba. Elkoro
bat alkate, eta Jose Luisen gertukoa, baina ez haren aita. Felipe
Elkoro 1936-1939 tartean izan zen alkate.
Kontu hau, nire uste eta jakintza okerrekin, Interneten argitaratzera
ere iritsi nintzen. Hemen:
https://eibar.org/blogak/luistxo/gerra-flores-kaperotxipi-margolariarekin-hasi-eta-matoi-falangistarekin-amaitu
Gauzak zuzendu egin behar dira, hor ikusten duzuena zuzendu dut jada,
titulutik kendu dut [Elkoro] izena, eta beste bi aipu ere ezabatu
ditut. Hemen nola https://imgur.com/a/ANqurNx
Gainerakoan, ba bueno, igual iritsi zaizue nola nabilen, osasun
kontuak... Hori ere blogean kontatu dut:
https://eibar.org/blogak/luistxo/minaren-unitatea
Tira, animoz eta ondo, beste kontuagatik lotsatuta...
Besarkada bat. Luistxo.
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona:[email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]