aupa lagunak

Lagun eta ingurukoei sarri kontatu diet geure familiako istorio bat. Gerra
galdu zutenean, Elgetan, geure familiari (aititari, eta harekin ziren ama
eta hiru semeei, tartean neur aitari) etxea ukatu ziela matoi falangista
batek, eta hori izan zela Jose Luis Elkoro ezker abertzaleko politikariaren
aita.

Azken hilabeteetan egindako peskisa batzuetatik, kontua gaizki ulertu nuela
ondorioztatzera eroan nau, eta akusazio funts-gabea egin izan dudala.

Geure aitak kontatua... Etxea eskaini ziela Elgetako alkateak. Baina
Bergarako falangista batzuen jefe matoiak ukatu ziela, eta herritik bota
zituela.

Eta gure aitaren hitzak: "Badakizu zen zan ha gizona? Jose Luis Elkoro
Bergarako alkatearen aita".

Nik ulertua: matoia zela Elkororen aita. Baina gure aitak egiazki esan nahi
izan zuen, orain dakidan bezala: Jose Luis Elkororen aita, Elgetako alkatea
zela. "HA GIZONA" esandakoan aitak, alkateaz ari zen, ez matoiaz. Hau da,
zintzo jokatu zuena geure familiarekin huraxe izan zela, ez matoia.

Baina gure aita ere ez zegoen guztiz zuzen. Jose Luis Elkororen aita,
Bartolome Elkoro, 1940-1958 urteen artean izan zen alkate Elgetan, ez
1937an intzidente hura gertatu zenean. 1937ko alkatea Felipe Elkoro zen,
uste dudanez Bartolomeren anaia, eta Jose Luisen osaba. Elkoro bat alkate,
eta Jose Luisen gertukoa, baina ez haren aita. Felipe Elkoro 1936-1939
tartean izan zen alkate.

Kontu hau, nire uste eta jakintza okerrekin, Interneten argitaratzera ere
iritsi nintzen. Hemen:

https://eibar.org/blogak/luistxo/gerra-flores-kaperotxipi-margolariarekin-hasi-eta-matoi-falangistarekin-amaitu


Gauzak zuzendu egin behar dira, hor ikusten duzuena zuzendu dut jada,
titulutik kendu dut [Elkoro] izena, eta beste bi aipu ere ezabatu ditut.
Hemen nola https://imgur.com/a/ANqurNx

Gainerakoan, ba bueno, igual iritsi zaizue nola nabilen, osasun kontuak...
Hori ere blogean kontatu dut:

https://eibar.org/blogak/luistxo/minaren-unitatea

Tira, animoz eta ondo, beste kontuagatik lotsatuta...
Besarkada bat. Luistxo.
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to