Mila esker, Igor.

Asierrek esandako bidetik ni neu ere.

Garai batean gorde egiten nituen apunteak ordenagailuan, baina bada jada
zenbait urte ez dudala hori egiten.

@iturri

Asier Sarasua <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2021 eka. 23,
az. 14:34):

> aupa Igor!
>
> Teknikoki ez dakit honek zer esan nahi daben (erabiltzaile
> arruntontzat, diƱot), baina oso itxura ona dauka.
>
> Uste dogu dana goxo-goxo dagola gordeta sarian, baina egixa da
> kataklismuak be gertatzen dirala eta ixa 20 urteko jarduna galtzia
> egun batetik bestera latza litzake.
>
> eskerrik asko!
>
> a.
>
>
>
> Hau idatzi du Igor Leturia ([email protected]) erabiltzaileak (2021
> eka. 16, az. (19:56)):
> >
> > Kaixo,
> >
> > Beno, azkenean egin nuen programatxo bat neure blogaren edukiak blogetik
> jaitsi eta lokalean gordetzeko. Artikulu bakoitzeko karpeta bat sortzen du
> (izenean data eta izenburua jarrita) eta barruan artikulua gordetzen du
> html eta docx formatuan (neurri batean behintzat formatua mantenduta), eta
> irudiak ere bai. Erantzunak ere jaitsi ditzake nahi bada, fitxategian
> bertan edo aparteko batean. Behin dena jaitsi eta gero, hurrengo batean
> berriz exekutatzen bada azken hartatik berriak direnak soilik identifikatu
> eta jaisten ditu (edo, nahi izanez gero, denak begiratuko ditu banan-banan
> aldaketen bila). Probak egin ondoren, ordu erdiren batean jaitsi zituen
> nire ia 700 artikuluak.
> >
> > Programak Eibar.org-eko beste blogak jaisteko ere balio du. Programa
> zuokin partekatu nezake edo software libre gisa jarri ere bai, baina
> lehenago zerrendakoekin eta batez ere blogeko arduradunekin kontsultatu
> nahi nuen gaia, zenbait arazo ere baititu programak:
> >
> > Linux-en komando-lerrotik exekutatzen den Python programa bat da, hau
> da, edozeinek erabiltzeko modukoa ez da ziurrenik... Windows-en ere ibiliko
> da beharbada, baina Python eta dependentzia batzuk instalatu behar dira
> gutxienez. Windows-en probatu edo bertara egokitu nahi bada, edo interfaze
> grafikorik gehitu, egin daiteke, baina nik orain ezin dut.
> > Programak artikuluen "tripak" irakurtzen ditu hainbat gauzatarako
> (formatua mantentzeko, taulak, erantzunen egileen avatarrak...) eta espero
> ez duen zerbait aurkitzen badu kaskatu egiten du. Nire blogeko artikuluetan
> aurkitu ditudan berezitasunentzat joan naiz konpontzen, baina beste blogen
> batean oso posible da artikulu batean kaskatzea eta, kasu horretan, ez du
> jarraitzen... Eta nik ezin dut blog guztiekin probatu eta aurkitzen dituen
> arazo denak konpondu. Aukera bat bai izan daiteke programa egokitzea
> horrelako ezustekoren bat aurkituz gero kaskatu beharrean jarraitzeko.
> >
> > Bada, horixe, hau partekatu nahi nuen, ikusteko ea beste blogarientzat
> interesgarria izan daitekeen (agian besteok dena baduzue gordeta argitaratu
> aurretik eta ez duzue behar). Eta arduradunek esateko ea nola iruditzen
> zaizuen jar daitekeela tresna interesa luketenen esku: beharrezko proba eta
> egokitzapenak (Windows, interfaze grafikoa, kaskatuta ere jarraitzea..)
> beste norbaitek egin ditzakeen; edo agian taldetxo batek lana banatuta blog
> denak jaits ditzakete eta egile bakoitzari bidali (baina noizean behin egin
> beharko litzateke eduki berriarentzat).
> >
> > Ondo segi,
> >
> >   Igor Leturia
> >
> > ________________
> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to