aupa Igor! Teknikoki ez dakit honek zer esan nahi daben (erabiltzaile arruntontzat, diƱot), baina oso itxura ona dauka.
Uste dogu dana goxo-goxo dagola gordeta sarian, baina egixa da kataklismuak be gertatzen dirala eta ixa 20 urteko jarduna galtzia egun batetik bestera latza litzake. eskerrik asko! a. Hau idatzi du Igor Leturia ([email protected]) erabiltzaileak (2021 eka. 16, az. (19:56)): > > Kaixo, > > Beno, azkenean egin nuen programatxo bat neure blogaren edukiak blogetik > jaitsi eta lokalean gordetzeko. Artikulu bakoitzeko karpeta bat sortzen du > (izenean data eta izenburua jarrita) eta barruan artikulua gordetzen du html > eta docx formatuan (neurri batean behintzat formatua mantenduta), eta irudiak > ere bai. Erantzunak ere jaitsi ditzake nahi bada, fitxategian bertan edo > aparteko batean. Behin dena jaitsi eta gero, hurrengo batean berriz > exekutatzen bada azken hartatik berriak direnak soilik identifikatu eta > jaisten ditu (edo, nahi izanez gero, denak begiratuko ditu banan-banan > aldaketen bila). Probak egin ondoren, ordu erdiren batean jaitsi zituen nire > ia 700 artikuluak. > > Programak Eibar.org-eko beste blogak jaisteko ere balio du. Programa zuokin > partekatu nezake edo software libre gisa jarri ere bai, baina lehenago > zerrendakoekin eta batez ere blogeko arduradunekin kontsultatu nahi nuen > gaia, zenbait arazo ere baititu programak: > > Linux-en komando-lerrotik exekutatzen den Python programa bat da, hau da, > edozeinek erabiltzeko modukoa ez da ziurrenik... Windows-en ere ibiliko da > beharbada, baina Python eta dependentzia batzuk instalatu behar dira > gutxienez. Windows-en probatu edo bertara egokitu nahi bada, edo interfaze > grafikorik gehitu, egin daiteke, baina nik orain ezin dut. > Programak artikuluen "tripak" irakurtzen ditu hainbat gauzatarako (formatua > mantentzeko, taulak, erantzunen egileen avatarrak...) eta espero ez duen > zerbait aurkitzen badu kaskatu egiten du. Nire blogeko artikuluetan aurkitu > ditudan berezitasunentzat joan naiz konpontzen, baina beste blogen batean oso > posible da artikulu batean kaskatzea eta, kasu horretan, ez du jarraitzen... > Eta nik ezin dut blog guztiekin probatu eta aurkitzen dituen arazo denak > konpondu. Aukera bat bai izan daiteke programa egokitzea horrelako > ezustekoren bat aurkituz gero kaskatu beharrean jarraitzeko. > > Bada, horixe, hau partekatu nahi nuen, ikusteko ea beste blogarientzat > interesgarria izan daitekeen (agian besteok dena baduzue gordeta argitaratu > aurretik eta ez duzue behar). Eta arduradunek esateko ea nola iruditzen > zaizuen jar daitekeela tresna interesa luketenen esku: beharrezko proba eta > egokitzapenak (Windows, interfaze grafikoa, kaskatuta ere jarraitzea..) beste > norbaitek egin ditzakeen; edo agian taldetxo batek lana banatuta blog denak > jaits ditzakete eta egile bakoitzari bidali (baina noizean behin egin beharko > litzateke eduki berriarentzat). > > Ondo segi, > > Igor Leturia > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
