Itxura batean Ariznabarreta Plaentzian jarri zen bizitzen gerra ostean, 8
semealaba eduki eta bai, Begoña Arizmendiarrieta soraluzetarra da.

Asteburuan bertako Pil-Pilean aldizkarian gehiago agertuko ei da. Sustatun
laburpentxo bat atera dut nik, https://sustatu.eus/1621410524

Luistxo

Hau idatzi du Luistxo Fernandez ([email protected]) erabiltzaileak (2021
mai. 19, az. (08:53)):

> Istorio bitxi bat
>
> Miel Anjel Elustondok pixkat poetikoki kontatu du hemen gaur:
>
> https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2021-05-19/xangai-eta-biok.htm
>
> Sancho el Sabio fundazioaren webgunean gehixeago, duela hilabete parea,
> itzulpena eginez Txinan agertu zen artikulu batean.
> https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/60020
>
> Zera da kontua, Luis Ariznabarreta izan zen gudari bat Eusko
> Gudarostekioa, Plaentziako, Eskola Armerian ikasia Eibarren. 2003an hil
> zen, baina ez dakit non bizi zen. Haren alaba Begoña 'Bego' Ariznabarretak
> aitaren paper eta dokumentu batzuk aurkitu berri ditu, baina ez dut aurkitu
> nongoa den Begoña hau.
>
> Eta ze aurkitu du? Aitarekin batrera, Asturiasko gudari euskaldunen
> bataloi batean, brigadista txinatar bat izan zela, Aking Chan: Luisen
> laguna. Biak batera preso hartu zituztela, eta Miranda de Ebroko
> kontzentrazio esparru batean egon zirela. Handik bizirik irten zen Luis,
> baina Chanen pista galdu da.
>
> Bien argazkiak
> https://twitter.com/SANCHOELSABIO/status/1379820964796588036
>
> Brigadista internazionalen informazioa biltzen duen toki honetan ere
> agertu da istorioa:
> https://albavolunteer.org/2021/05/remembering-aking-chan/
> 12 txinatar izan ziren brigadista internazional Espainiako gerran. Bat
> laguna egin zen euskaldun batekin.
>
> Nongoa ote Begoña Ariznabarreta? Egoibarra mission!
>
> Luistxo
>
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to