Aiba, ze kasualitate! Ba Googlek abisatu dit Isasiko markesaren semea hil dala 56 urterekin
https://www.revistavanityfair.es/sociedad/articulos/jaime-carvajal-urquijo-rey-juan-carlos-sofia-borbones-amistad/42365 Gari Ecos de sociedad sekzioa Zaloa Etxaniz <[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2020 ira. 2a, az. 09:45): > Nik be ezautzen ditxut Kondian plaiko etxian bizi zan familixia. Gu beti > Saturraranen eta amaman sonbrillia eta sillak kondian etxian gordetzen > genitxuan familixiakin harreman haundixa ein genduan eta. Askotan juan > bihar izaten nintzan bertara sillak gorde edo batzera. Etxeko behe partian > gela haundi bat zeuan itsasora begiratzen zeban leiho haundi batekin. > Harrizko paretekin beti fresko mantentzen zan eta neri demaseko inpresiñua > eitxen zeztan hango hotzetik plaira begira egotiak, etxe haren > dekoraziñuak... Korrika eitxen neban errekaua badaezpada. > Jazinto (aitxa) hil zanian Mutrikura juan ziran bisitzera eta orduandik ez > dakitx zein bizi dan bertan. > > zaloa > > > Hau idatzi du Zapiain Markos ([email protected]) erabiltzaileak (2020 > ira. 2, az. (09:13)): > >> 1988-1989 ikasturtean Mutrikuko institutuan ibili ginenoi Jose Maria >> Areilzari esker lortu zuela herriak ikastetxea esaten ziguten, Madrilen >> zituen kontaktuak eta ministro-kontseilua emaztearen herriaren alde >> baliaturik. Berez, biztanle-kopurua kontuan hartuta, ez omen zegokion. EAEn >> oso zabaldua dagoen ohitura deigarri bati jarraiki, kanposantuaren ondoan >> eraiki zuten ikastetxea, jakitatea ezinbestez dagoela heriotzari lotua >> iradokiz bezala. Filosofiaren helburuetako bat da behintzat heriotzaren >> beldurra gainditzea. Areilzaren Saturrarango etxea zaintzen zuen familiaren >> seme nagusia ikasle izan nuen: mutil zentzuduna, fidagarria. Sasoi hartan >> putetxe bat zabaldu zuten Saturraranen. 1989ko udaberrian sarekada bat egin >> zuten eta Ondarroako bezero batek iskanbila ederra sortu zuen poliziek >> zeramaten bitartean, zerbitzua ordaindua zuela eta zor zitzaiola, gatazka >> emaztearen eta seme-alaben belarrietara helduko ote zen axola barik itxuraz. >> >> Hau idatzi du JON ETXABE ([email protected]) erabiltzaileak (2020 >> ira. 2, az. (08:18)): >> >>> Jose Maria izan behar zuen, gizon heldua baitzen gu gaztetxo ginenean. >>> >>> El mar., 1 sept. 2020 a las 13:47, Gari Araolaza (<[email protected]>) >>> escribió: >>> >>>> Kaixo Jon, >>>> >>>> Eskerrik asko. Interesgarria jakitea noiztik den baserri hori berea. >>>> Banekien berea zela baina uste nuen aspaldiagoko kontua zela. >>>> >>>> Hau zein kondek egin zuen? Jose Maria Areilza y Martinez de Rodas >>>> famatuak (gaur egun 115 urte inguru izango zituenak) ala Enrique semeak >>>> (1934an jaiotakoa)? Adin aldetik kokatzeko diot. >>>> >>>> Hondartzako etxean jendea ikusten zen aurtengo udan, ez dakit >>>> oinordekoak edo maizterrak edo zeintzuk. >>>> >>>> Gari >>>> >>>> Hau idatzi du JON ETXABE ([email protected]) erabiltzaileak (2020 >>>> ira. 1, ar. (09:41)): >>>> >>>>> Nik Saturraranen apaizgai nintzela ezagutu nuen delako kondea. Han >>>>> etortzen zen tente asko hondartzara lehenengo, baserrira gero.. Hondartza >>>>> ertzean dagoen baserria erosi zuen. Gu "zazpi hondartzak" deitzen genien >>>>> haitz eta osteko hondartzara baserri aurretik joaten ginen, betiko >>>>> pasabide >>>>> naturala eta erosoa zen. Gure kondeak baserria erosi, egokitu, eta >>>>> pasabidea itxi zuen, bere egin zuen betiko herritarren pasabidea. >>>>> Haitzetan dagoen pasabide estu eta arriskutsua egin zuen ordez, eta kitxo. >>>>> Goian dagoen txaleta eraiki zuen semearentzat, inguru guztia bete koto >>>>> pribatua. >>>>> >>>>> El lun., 31 ago. 2020 a las 17:08, Gari Araolaza (<[email protected]>) >>>>> escribió: >>>>> >>>>>> Wikipediako genealogia informazioan begira, Jose Maria de Areilza y >>>>>> Carvajal >>>>>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_de_Areilza_Carvajal >>>>>> izan beharko litzateke Mutrikuko konde berria, bere aita Enrigue de >>>>>> Areilza >>>>>> y Txurruka (hortxe jatorri mutrikuarra) berriki hil denez. Baina Jose >>>>>> Mariak baditu beste titulu batzuk ere (besteak beste Conde de Rodas). Ez >>>>>> dakit Mutrikuko konterriaren jabetza hartuko ote duen. Enrique honen aita >>>>>> zen Areilza famatua, ministro eta frankismoko hainbat kargu izandakoa. >>>>>> >>>>>> Mutrikuar jatorriko Jose Maria honen ama da Carvajal y Urquijo, eta >>>>>> bere neba da Isasiko markesa >>>>>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jaime_Carvajal_y_Urquijo >>>>>> >>>>>> Jauregiari buruz, merezi du ikusteak. Turismo asmoarekin edozein >>>>>> jauregi edo gaztelu bisitatzean hutsunea sentitu izan dut, baita ondo >>>>>> zaindutako tokietan ere (Frantzian adibidez). Gela hutsak, altzari eta >>>>>> gauzarik gabe, han inor ez dela bizi garbi gelditzen da. Altzari eta >>>>>> trastoak saldu edo kapitaleko etxebizitzara eramango zituzten, eta >>>>>> sarritan >>>>>> antikuarioetan erositako gauzak egoten dira erakusgai. >>>>>> >>>>>> Ez da Mutrikuko Arrietakua jauregiaren kasua. Etxea bete-beteta dago, >>>>>> eta nabari da jatorrizko muebleak direla, ez dago rellenoko ezer ere ez. >>>>>> Etxeak suerte hori izan du, igual beharrik ez zuten izango jabeek edo >>>>>> beraien atentzioa beste propiedade batzuetan izango zuten... auskalo. >>>>>> Kontua da han daudela 17. eta 18. mendeko altzari, objektu, liburu, mapa >>>>>> eta arropak, etxearen 4 edo 5 solairuetan banatuta. Atzeko aldean parke >>>>>> "sekretu" ederra, bertaratzeko pasarela eta guzti. Are gehiago esango >>>>>> nuke, >>>>>> zaintza gehixeago merezi dutela hango gauza guztiek, dena museo bat da >>>>>> eta. >>>>>> Ondo katalogatu, restauratu eta bitrinan jartzeko modukoak gauza >>>>>> gehienak. >>>>>> Eskerrak bisita gidatuetara jende gutxi eta modu mugatuan joaten den. >>>>>> >>>>>> Guri bisitako gidari denon ezaguna den Nerea Alustiza tokatu >>>>>> zitzaigun eta 4 lagun bakarrik izan ginen, beraz lasai eta gustora >>>>>> ikusteko >>>>>> moduan. >>>>>> >>>>>> Hementxe bisita egiteko informazio gehiago >>>>>> https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/arrietakua-jauregia?lang_code=eu >>>>>> >>>>>> Gari >>>>>> >>>>>> >>>>>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) >>>>>> erabiltzaileak (2020 abu. 31, al. (12:14)): >>>>>> >>>>>>> Bai, oin dala urte gitxi tratua egin zeben, populatxuari bisitta >>>>>>> gidatuak eskaintzen hasteko ;-) (etxian mantenimentuan truke, oker >>>>>>> ez banago). >>>>>>> https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/02/27/mutrikuko-arrietakua-jauregiak-ateak-zabalduko-dizkie-bisitariei/ >>>>>>> Kontauko dau Garik, ea merezi daben, edo zer. >>>>>>> >>>>>>> O. >>>>>>> El 31/08/2020 a las 11:36, leire narbaiza arizmendi escribió: >>>>>>> >>>>>>> Bai, eta Isasiko markesa Eibarren egon zen bere aurrekuaren gaiñeko >>>>>>> liburua aurkeztu zanian >>>>>>> https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/un-mercader-en-la-corte-de-felipe-ii-el-eibarres >>>>>>> Uste dut, orduko alkate Iñaki Arriolari erreberentzia egittia >>>>>>> besterik ez jakola falta izan! >>>>>>> Republikanuak, badakizu! >>>>>>> Mutrikuko etxe hori Mutrikuko kondiarena da? Areilzaren oiñordekua? >>>>>>> leire n >>>>>>> >>>>>>> Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 >>>>>>> abu. 31, al. (10:59)): >>>>>>> >>>>>>>> ados, eskerrik asko Leire! kaleren baten izena edo zeozer egin >>>>>>>> beharko digu ba, halako meritoekin... >>>>>>>> >>>>>>>> Mutrikuko kondea zenaren koinatua omen da, eta haritik tirata >>>>>>>> ailegatu naiz markeseraino. Asteburuan Mutrikuko kondearen etxea >>>>>>>> bisitatzeko aukera izan dut eta hainbat konturen berri izan dut. >>>>>>>> >>>>>>>> Gari >>>>>>>> >>>>>>>> leire narbaiza arizmendi <[email protected]> igorleak hau idatzi >>>>>>>> zuen (2020 abu. 30a, ig. 20:11): >>>>>>>> >>>>>>>>> Eibarko titulua da. Markeskua da euren etxia. Eta emerituan laguna >>>>>>>>> da, bai. >>>>>>>>> Edarra pajarua! >>>>>>>>> leire n >>>>>>>>> >>>>>>>>> Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 >>>>>>>>> abu. 30, ig. (19:53)): >>>>>>>>> >>>>>>>>>> Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela Marques de >>>>>>>>>> Isasi titulodun bat, emeritoaren laguna omen. Jaime Fernando de >>>>>>>>>> Carvajal y >>>>>>>>>> Urquijo izena daukana. >>>>>>>>>> >>>>>>>>>> Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi titulu hori >>>>>>>>>> Eibarko Isasi da ala beste nonbaiteko markesadoa da? >>>>>>>>>> >>>>>>>>>> Gari >>>>>>>>>> >>>>>>>>>> ________________ >>>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: >>>>>>>>>> [email protected] >>>>>>>>>> >>>>>>>>> >>>>>>>>> ________________ >>>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: >>>>>>>>> [email protected] >>>>>>>>> >>>>>>>> >>>>>>>> ________________ >>>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: >>>>>>>> [email protected] >>>>>>>> >>>>>>> >>>>>>> ________________ >>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>>>>> >>>>>>> >>>>>>> ________________ >>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: >>>>>>> [email protected] >>>>>>> >>>>>> >>>>>> ________________ >>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: >>>>>> [email protected] >>>>>> >>>>> >>>>> ________________ >>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>>> >>>> >>>> ________________ >>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>> >>> >>> ________________ >>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
