Jose Maria izan behar zuen, gizon heldua baitzen gu gaztetxo ginenean. El mar., 1 sept. 2020 a las 13:47, Gari Araolaza (<[email protected]>) escribió:
> Kaixo Jon, > > Eskerrik asko. Interesgarria jakitea noiztik den baserri hori berea. > Banekien berea zela baina uste nuen aspaldiagoko kontua zela. > > Hau zein kondek egin zuen? Jose Maria Areilza y Martinez de Rodas famatuak > (gaur egun 115 urte inguru izango zituenak) ala Enrique semeak (1934an > jaiotakoa)? Adin aldetik kokatzeko diot. > > Hondartzako etxean jendea ikusten zen aurtengo udan, ez dakit oinordekoak > edo maizterrak edo zeintzuk. > > Gari > > Hau idatzi du JON ETXABE ([email protected]) erabiltzaileak (2020 ira. > 1, ar. (09:41)): > >> Nik Saturraranen apaizgai nintzela ezagutu nuen delako kondea. Han >> etortzen zen tente asko hondartzara lehenengo, baserrira gero.. Hondartza >> ertzean dagoen baserria erosi zuen. Gu "zazpi hondartzak" deitzen genien >> haitz eta osteko hondartzara baserri aurretik joaten ginen, betiko pasabide >> naturala eta erosoa zen. Gure kondeak baserria erosi, egokitu, eta >> pasabidea itxi zuen, bere egin zuen betiko herritarren pasabidea. >> Haitzetan dagoen pasabide estu eta arriskutsua egin zuen ordez, eta kitxo. >> Goian dagoen txaleta eraiki zuen semearentzat, inguru guztia bete koto >> pribatua. >> >> El lun., 31 ago. 2020 a las 17:08, Gari Araolaza (<[email protected]>) >> escribió: >> >>> Wikipediako genealogia informazioan begira, Jose Maria de Areilza y >>> Carvajal >>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_de_Areilza_Carvajal >>> izan beharko litzateke Mutrikuko konde berria, bere aita Enrigue de Areilza >>> y Txurruka (hortxe jatorri mutrikuarra) berriki hil denez. Baina Jose >>> Mariak baditu beste titulu batzuk ere (besteak beste Conde de Rodas). Ez >>> dakit Mutrikuko konterriaren jabetza hartuko ote duen. Enrique honen aita >>> zen Areilza famatua, ministro eta frankismoko hainbat kargu izandakoa. >>> >>> Mutrikuar jatorriko Jose Maria honen ama da Carvajal y Urquijo, eta bere >>> neba da Isasiko markesa >>> https://es.wikipedia.org/wiki/Jaime_Carvajal_y_Urquijo >>> >>> Jauregiari buruz, merezi du ikusteak. Turismo asmoarekin edozein jauregi >>> edo gaztelu bisitatzean hutsunea sentitu izan dut, baita ondo zaindutako >>> tokietan ere (Frantzian adibidez). Gela hutsak, altzari eta gauzarik gabe, >>> han inor ez dela bizi garbi gelditzen da. Altzari eta trastoak saldu edo >>> kapitaleko etxebizitzara eramango zituzten, eta sarritan antikuarioetan >>> erositako gauzak egoten dira erakusgai. >>> >>> Ez da Mutrikuko Arrietakua jauregiaren kasua. Etxea bete-beteta dago, >>> eta nabari da jatorrizko muebleak direla, ez dago rellenoko ezer ere ez. >>> Etxeak suerte hori izan du, igual beharrik ez zuten izango jabeek edo >>> beraien atentzioa beste propiedade batzuetan izango zuten... auskalo. >>> Kontua da han daudela 17. eta 18. mendeko altzari, objektu, liburu, mapa >>> eta arropak, etxearen 4 edo 5 solairuetan banatuta. Atzeko aldean parke >>> "sekretu" ederra, bertaratzeko pasarela eta guzti. Are gehiago esango nuke, >>> zaintza gehixeago merezi dutela hango gauza guztiek, dena museo bat da eta. >>> Ondo katalogatu, restauratu eta bitrinan jartzeko modukoak gauza gehienak. >>> Eskerrak bisita gidatuetara jende gutxi eta modu mugatuan joaten den. >>> >>> Guri bisitako gidari denon ezaguna den Nerea Alustiza tokatu zitzaigun >>> eta 4 lagun bakarrik izan ginen, beraz lasai eta gustora ikusteko moduan. >>> >>> Hementxe bisita egiteko informazio gehiago >>> https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/arrietakua-jauregia?lang_code=eu >>> >>> Gari >>> >>> >>> Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga ([email protected]) >>> erabiltzaileak (2020 abu. 31, al. (12:14)): >>> >>>> Bai, oin dala urte gitxi tratua egin zeben, populatxuari bisitta >>>> gidatuak eskaintzen hasteko ;-) (etxian mantenimentuan truke, oker ez >>>> banago). >>>> https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/02/27/mutrikuko-arrietakua-jauregiak-ateak-zabalduko-dizkie-bisitariei/ >>>> Kontauko dau Garik, ea merezi daben, edo zer. >>>> >>>> O. >>>> El 31/08/2020 a las 11:36, leire narbaiza arizmendi escribió: >>>> >>>> Bai, eta Isasiko markesa Eibarren egon zen bere aurrekuaren gaiñeko >>>> liburua aurkeztu zanian >>>> https://egoibarra.eus/eu/argitalpenak/eibarko-argitalpenak/un-mercader-en-la-corte-de-felipe-ii-el-eibarres >>>> Uste dut, orduko alkate Iñaki Arriolari erreberentzia egittia besterik >>>> ez jakola falta izan! >>>> Republikanuak, badakizu! >>>> Mutrikuko etxe hori Mutrikuko kondiarena da? Areilzaren oiñordekua? >>>> leire n >>>> >>>> Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 abu. >>>> 31, al. (10:59)): >>>> >>>>> ados, eskerrik asko Leire! kaleren baten izena edo zeozer egin beharko >>>>> digu ba, halako meritoekin... >>>>> >>>>> Mutrikuko kondea zenaren koinatua omen da, eta haritik tirata ailegatu >>>>> naiz markeseraino. Asteburuan Mutrikuko kondearen etxea bisitatzeko aukera >>>>> izan dut eta hainbat konturen berri izan dut. >>>>> >>>>> Gari >>>>> >>>>> leire narbaiza arizmendi <[email protected]> igorleak hau idatzi >>>>> zuen (2020 abu. 30a, ig. 20:11): >>>>> >>>>>> Eibarko titulua da. Markeskua da euren etxia. Eta emerituan laguna >>>>>> da, bai. >>>>>> Edarra pajarua! >>>>>> leire n >>>>>> >>>>>> Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2020 >>>>>> abu. 30, ig. (19:53)): >>>>>> >>>>>>> Batean eta bestean irakurtzen aurkitu dot badagoela Marques de Isasi >>>>>>> titulodun bat, emeritoaren laguna omen. Jaime Fernando de Carvajal y >>>>>>> Urquijo izena daukana. >>>>>>> >>>>>>> Nere galdera zerrenda entziklopediko honentzat: Isasi titulu hori >>>>>>> Eibarko Isasi da ala beste nonbaiteko markesadoa da? >>>>>>> >>>>>>> Gari >>>>>>> >>>>>>> ________________ >>>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: >>>>>>> [email protected] >>>>>>> >>>>>> >>>>>> ________________ >>>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: >>>>>> [email protected] >>>>>> >>>>> >>>>> ________________ >>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>>> >>>> >>>> ________________ >>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>> >>>> >>>> ________________ >>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>>> >>> >>> ________________ >>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >>> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
