Txikillanak: > > Nere lagun basarrittar batek (unibertsidadeko irakaslia, eta doktoria) > > emondako erantzuna, txosten aurrian: "soluziƱua erreza da: mendixak > > erostia, eta norberak nahi daben baso klasia sartzia; lurrak merke-merke > > dagoz". > >
Ez, norberak ezin dau nahi dabena landatu. Esate baterako, nik ezin dittut landatu 10 Ha marihuana. Edo ezin dot opio-bedarrik landatu. Hainbat arrazoigaittik, eta legedixiak debekatu eitten dabelako. Bardin Baccharisa edo panpako ixipua. https://es.wikipedia.org/wiki/Baccharis_halimifolia https://eu.wikipedia.org/wiki/Panpa-lezka Debekatuta dagoz. Edo ezin dot Ameriketatik mapatxe edo koipu kuadrilla bat ekarri eta Eibarko basuetan askatu, sinpatikuak diralako. Ez. Debekatuta dago, normala dan moduan. Espazie exotiko inbaditzailiak dira, gure ekosistemetarako oso kaltegarrixak dira, eta debekatuta dagoz. https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Cat%C3%A1logo_Espa%C3%B1ol_de_Especies_Ex%C3%B3ticas_Invasoras Ba, aditu guztien arabera, eukaliptua debekatu egin biharko litzateke, eukalipto-landaketen ondorixuak izugarri kaltegarrixak diralako. Eta ondorixo larrixak, gainera, gure seme-alaben eta euren seme-alaben belaunaldixetara zabalduko diralako. Etorkizun baltza gure ondorenguentzat, betirako, gaur egungo lobi txiki eta sinpatixa politikuengaittik. Halaxe eskatu dabe dozenaka eta dozenaka adituk, eukaliptua debekatzia, baina erakundien erantzuna da "etekin ekonomikua dakala". Tira, ba, etekin ekonomikua bada ikuspegi nagusixa, ados, landatu deigun marihuania edo opio-bedarra, eukaliptuak baino errentagarrixaguak izango dira eta. a. ________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
