Nere lagun basarrittar batek (unibertsidadeko irakaslia, eta doktoria) emondako erantzuna, txosten aurrian: "soluziñua erreza da: mendixak erostia, eta norberak nahi daben baso klasia sartzia; lurrak merke-merke dagoz".

O.

El 26/08/2020 a las 12:06, Asier Sarasua escribió:
kaixo danori,

maiatzian jardun genduan honetaz.

Harrezkero, uztailan, EHUko eta Aranzadiko aditu-talde batek txosten
tekniko zehatza egin dau, Jaurlaritzak eskatuta.
Ondorixua, 2018an Espainiako aditu taldiak zehaztutako berbera:
eukaliptua inbaditzailia da eta ondorixo larrixak sortuko dittu gure
mendi-lurretan.

https://www.berria.eus/albisteak/185029/eukaliptoaren-landatzeak-ondorio-larriak-sor-ditzake-ingurumenean.htm

a.

....

Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak
elkarlanean aritu dira, eta, ikerketa txostenak adierazi duenez,
ondorio nagusia da eukaliptoaren landatzeak ondorio larriak sor
ditzakeela ingurumenean.

Zuhaitz mota honen eraginak zeintzuk izan daitezkeen ikertzeko,
ehundik gora lan zientifiko aztertu dituzte. Izan ere, eukaliptoa
Australiakoa eta Asiako hego-ekialdekoa da jatorriz, baina Euskal
Herrian zabalduta dago: Bizkaiko kostan du presentzia handien, baina
Arabara eta Gipuzkoara ere iritsi da.

Argitaratutako txostenaren arabera, zuhaitzaren errentagarritasuna
dela eta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eukaliptoek hartutako eremua lau
aldiz handitu da azken hiru hamarkadetan, eta, gaur egun, dagoeneko
%2,6ko azalera hartzen du espezieak.

Ikerketak dioenez, eukaliptoaren zura argiagoa da, eta ingurumen
eragin negatiboa sistematizatzen du. Gainera, eukaliptoaren orbelaren
eraginez, landaketen lurzoruek iragazgaitzagoak izateko joera dute,
eta horrek ere beste landare espezie batzuen hazkundea geldiarazten
du. Gainera, lurzoruaren, lurreko onddoen, likenen, landareen, eta
anfibioen eta hegaztien dibertsitatea gutxitu egin da.

Azterketaren arabera, eraginak ez dira horren begi-bistakoak ugaztunen
artean, baina eragin negatiboa nabarmen ageri dira ibaietan
aztertutako aldagai gehienetan, eukaliptoaren orbelak ekarritako
mantenugaien pobrezia dela eta. Bestalde, basoetako suteei eta berotze
globalari dagokienez, bietan faktore biofisikoek eta sozioekonomikoek
eragiten duten arren, uste da eukalipto landaketek ez dutela arriskua
murrizten, baizik eta beste baso espezie batzuen aldean arriskua
areagotzen dutela.

Ikerketak ez ditu aztertzen espezie honen baso ustiapenak dituen
ondorio ekonomiko edo sozialak, baina ohartarazi du eukaliptoen
hedapenak ondorio larriak eragin ditzakeela, eta arriskuan dauden
espezieen euskal katalogoan sartutako espezie gehiago arriskuan jar
ditzakeela.

Lana baso kudeaketaren arloan eskumena duten erakunde publikoen eskura
jarri dute, baita helburu komertzialetarako zuhaitz espezieak
landatzeaz eta merkaturatzeaz arduratzen diren erakunde pribatuen
eskura ere.



Hau idatzi du Asier Sarasua ([email protected]) erabiltzaileak (2020
mai. 25, al. (17:23)):
Naturkon elkartiak bideo hau argitaratu dau aste honetan bertan:
https://www.youtube.com/watch?v=po3kDZ4PDhc

2018an, Espainiako Gobernuak (Ingurumen Ministerixuak!) galdera zehatz
bat egin zetsen dozenaka adituri: eukaliptusa inbaditzailia da?
Adituen erantzuna be zehatza: bai, inbaditzailea da eta debekatu egin
beharko litzateke.
Ingurumen Ministerixuan erantzuna be garbixa: hor konpon!, ez da
ardura kaltegarrixa izatia, interes ekonomikua dakalako (sic).

https://praza.gal/movementos-sociais/o-comite-cientifico-do-ministerio-resolve-que-o-eucalipto-e-unha-especie-invasora-e-recomenda-a-sua-erradicacion
https://www.lavozdegalicia.es/noticia/santiago/teo/2018/04/05/teo-guerra-contra-eucalipto/0003_201804G5P34998.htm
https://www.cronicanorte.es/ministerio-medio-ambiente-rechaza-clasificar-eucalipto-especie-invasora/124855
https://www.eldiario.es/galicia/Comite-Cientifico-Ministerio-recomienda-erradicacion_0_757674369.html

"las especies E. camaldulensis y E. globulus son consideradas
invasoras a nivel mundial, concretamente en Europa y América" y añade
que "en nuestro territorio se ha constatado desde comienzos del siglo
XXI que tanto E. camaldulensis como E. globulus presentan un
comportamiento invasor manifiesto y que son especies muy peligrosas
para los ecosistemas forestales naturales y semi-naturales, aunque su
dispersión sea local". "En resumen, todas las especies exóticas del
género Eucalyptus alteran la biodiversidad en medio transformado. Por
todo ello, se considera que todas, tanto cultivadas como naturalizadas
en nuestro país, son especies transformadoras del medio por los
impactos causados en la composición y diversidad de las especies
nativas"

Etorkizun baltza, gure baso, baila eta faunarena.
Lau bozka eta hiru xemeikoren truke.

10-15 urte barru damutu egingo gara, baina berandu izango da.
Tira, honezkero berandu da.

a.

Hau idatzi du Luistxo Fernandez ([email protected])
erabiltzaileak (2020 mai. 25, al. (14:01)):
Eukolipto basoak Eibarren. Iritsi dira.

Sagar-Errekatik, Soraluze eta Eibar artean. https://plaentxia.eus/soraluze/1590220637931-eukaliptoa-geldiarazteko-sinadura-bilketa-abiatu-dute

Eibartik Debarako bidea ikusita autopistatik, Deba bailara osoaren etorkizun gertukoa hori ez ote den susmoa...

--
Luistxo Fernandez - [email protected]

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to