Kaixo, Zelan?
Pisu bila gabiz herrixan (geu eta inguruko beste hainbat gazte). Baina, egixa esan, oso aukera gutxi dago ofizialki pisu bat alokatzeko. Jakin badakigu etxe asko hutsik dagozela, beste batzuk hutsik eta salgai. Hori dala eta, Gorka eta Josu zinegotzixei (ez dakit PSE-ko inor dauen hamendikan): gaztiak herrixan geratzia nahi izanez gero neurrixak hartu biharra dau bai ala bai. Bestelan, kanpora juatera bihartuta gaoz. Gure kuadrila erdixa Eibartik kanpo bizi da egun eta ahiztiana be bai (Elgoibar, Eibar, Soraluze, Arrasate, Durango, Donostia, Bilbo, Gasteiz...). Batzuk lana dala eta. Beste asko pisuen egoeragaittik. Askotan ein izan dogu berba honi buruz kalian, sarietan edo hamendikan. Baina, ikusten dogu ez daguela aldaketa errealik. Hortaz, zeozer eitxia ezinbestekua ikusten dogu. Zeozertan lagundu ahal izanez gero, prest. Bestetik, inork pisuren bat badaka hutsik edo ezagutzen baldin badau pisurik dakan inor interesauta egon leikena, ikusteko prest gaoz. Urkizun bizitzia gustauko jakun guri, esaterako, ahal bada, ta bestelan dauenakin aurrera. Eskerrik asko, 💛 Zapatu on, Ane
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
