Jojojo, artikulu hau ez dago siñatuta, baiña ezagun da zeuk idatzittakua dala Luistxo. ;-) https://sustatu.eus/1589525115 Maskarillista!

Irakorri ez dozuenoi: badirudi segun eta ze soinu ahoskatzen dan, proiektatzen dirazen listu-mikrotantan kopurua aldatu egitten dala. Inglesezko "th" soiñua (gaztelerazko "z") oso zeinu "aspertsoria" ei da, eta hortik Luistxon proposamena, ez ahoskatzeko "Ithaskun" (azken urtietan modu etsigarrixan nagusitzen diharduan ahoskeria), ez bada eze Izaskun, euskal "zeta" soiñuz. Eta ni horren alde nago, jakiña.

Hori kontuan hartuta (nahiz eta artikuluan aittatu ez), nere ustez Gipuzkoa aldian esaten dittuezen zetekin, aspertsoria ez, presiñozko mangeria izango da, listu koronabirikua zabaltzerakuan. Oiartzun aldekuei maskarilla FFP3ak agintzeko beste??

O.



________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to