Zabortegiko sua itzali da eta kasualidadez edo ez, sintoma gogorrenak be baretu egin dira inguruan ezagutzen dittugun pertsonetan. Ume eta gazte asko egon dira eta dagoz eztul lehor batekin...Gaur ingeles akademia daukan lagun batek be ohartutakua. Ezjakinttasun haundixa dakagu zabortegi horretan daguanaz eta ez daguanaz. Jendiak sinistia nahi dau hainbesterako ez dana, kotxien keia baino apurtxo bat gehixago dala. Euskaldun fededun.

Kontua da, ez dakigula. Eta hor sortu leikezen toxiko potentzial gehienak epe luze-ertainerako minbizi sortzaile zuzenak direla. Beraz, estatistikak astindu eta hemendik 10 bat urtera jakingo dogu, gogorik badago azterketa hori egiteko, zenbaterainoko eragina izan duen...eta batera beste faktore asko egongo diranez...auskalo.

Hondamendia azaleratu eta 12 egunetara egindako gobernuaren agerraldia oso epela iruditu jatan eta bapez lasaigarria. Gure Euskal Herriko kultura politikoa hein batian parte garen "pandereta" estatuaren mailan dago honi dagokionez eta dimititzea zientzia fikzioan kokatzen da.

Asier A.





________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to