Girua...oso eskasa eta hondamendixan grabedadiaz ondiokan jabetu ez garanan sentipena (haserria, amorrua, tristuria eta aurrera egitteko biharbada egokixenak ez diran sentipen "biolento" eta sutsuak itzaltzeko lanetan).

Inguruan eta gertu, antzerako sintomak dittuen pertsonak: eztarrixa eta arnas aparatua arraro sentitzen dabenak, buruko minak, mariuak, gorrittutako begixak, eztul lehorrak...sujestiñua ete? Edo badago benetako oiñarrixa eta errelaziñua toxikuen ikaragarrizko gehitziakin?

Erantzunkizunak erantzunkizun, larrialdi honen aurrian gizakixon eta gainontzeko izaki bizidunon arriskua kudeatzeari era independientian ekittia oso ondo legokela uste dot. Independente izaera hori, sistema politiko honen parte diranetatik loturarik eza bezela ulertuta. Hau da, instituziño publiko eta alderdi politikuekiko independentzixa. Zoritxarrez, ez dira fidagarrixak egunetik egunera erakusten daben moduan, eta gitxiago hauteskunde batzuen aurretik.

Kudeaketa hau gauzatzeko boteprontuan pentsauta, biharko lirakezenak teknikari ezberdinen laguntzak bilatuz eta batuz:

- Arrisku maila ezagutzeko:

 * airiaren kalitate neurketak.
 * uraren kalitate neurketak: edateko ura, Aixola, Ego, Deba...
 * osasun kontrolak: gizaki, abere, animali eta landaretan.

- Neurri zuzentzailien bilaketa eta gauzatzia:

 * Emaitzen araberako neurrixak: aldentziak, aire eta ur garbixak
   izateko sistemak bilatzia (esaterako, etxietan airia garbitzeko
   sistemak bihar diran edo ez, eta biharrezkuak izan ezkero,
   herritarrontzat eskuragarrittasuna erreztia).

 * Gorputzeko toxemia gitxitzeko gomendio eta metodo ezberdinei buruzko
   informaziñua zabaltzia eta soluziñuak erreztia.

- Egixa hortxe dago, musturren aurrian eta ezagutzia nahi dogu. Benetako arriskua zein dan, hor zer materixal daguan zehazki ezagutzia bihar dogu (ezin da onartu kamioien sarrera partiak luiziak eruan dittuanan konturik). Maskarillia erabili bihar dan jakin (eta beronen kalitate maila bermatua, filtro kimikuak eta abar), edo alde egin behar dogun, edo egualdixan araberako neurrixak hartu behar diran...edo presara pasiatzera edo korrika egitera lasai joan geinken (jajaja...). Manifa egunian Eibar eta Ermua arteko bide zati horretan gatxa zan arnastia...Eizagan bertan baino okerrago.

- Beste fronte bat, teknikuagua biharbada, nola azkartu eta kudeatu arazuaren behinbetiko konponketa. Zenbat denborarako lanak izango diran eta zelako emaitzakin, bixen bittartian hartu biharreko babes neurrixekin.

Hiritarrok sortutako ekimenik ezian, klase politikuan siñesgarrittasuna guztiz galduta dago.

A. Arregi


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]

Reply via email to