ongietorria
El jue., 26 sept. 2019 a las 12:49, Josu Mendicute (<[email protected]>) escribió: > Esan dezala egia... > > Koldo! Enteratu zara afariak egiten ditugula eta zu ere apuntatu zara. :-P > Ongi etorri! > > OH: esango nuke benjamin berria daukagula > > > > > Hau idatzi du Luistxo Fernandez ([email protected]) erabiltzaileak (2019 > ira. 26, og. (10:00)): > >> Kaixo >> >> Koldo Edorta Carranza, [email protected], jarri da kontaktuan Eibar.org >> elkartearekin, gurekin bat egin nahiko lukeela, eta webgunean edukiak >> aportatu ere bai. Zerrendara etortzeko gonbitea egin diot, eta aurkezpen >> hau bidali du: >> >> "Koldo naiz, 29 urteko eibartarra. Istorioak kontatzea gustatzen zait, >> edozein formatutan: idatziz, ikus-entzunezkoen bidez... Hainbat ekimen >> kulturaletan lan egiten dut, eta zinemaren munduan sartzen hasi naiz film >> laburrak sortuz. Kanpoan ikasten nenbilenean ez nuen euskara asko >> erabiltzen, eta horregatik momentuotan Aitorren hizkeran ahal dudan >> jarduera guztietara aurkezten dut nire burua. >> >> Eibar.org-en edukiak igotzeko beste edozein datu behar baduzue, hemen >> naukazue." >> >> ... >> Ongi etorri, Koldo. >> >> Bazkide bihurtzeko, kuota txiki bat dago urtekoa, eta hemengo beste lagun >> batek, Gari Araolazak, bidaliko dizu informazioa horretaz. >> >> Gure webgunean edukia kargatzen hasteko, bazkide izandakoan bloga >> irekitzea izango da errazena. Nahi duzu https://eibar.org/blogak/ blog >> komunitatean blog bat izatea? irekiko dizugu... >> >> animo ba! >> >> Luistxo Fernandez, zuen zaindari onena, Arrateko Amaren izenean. >> >> >> ________________ >> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >> > > ________________ > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected] >
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
