Kaixo Koldo Edorta Carranza, [email protected], jarri da kontaktuan Eibar.org elkartearekin, gurekin bat egin nahiko lukeela, eta webgunean edukiak aportatu ere bai. Zerrendara etortzeko gonbitea egin diot, eta aurkezpen hau bidali du:
"Koldo naiz, 29 urteko eibartarra. Istorioak kontatzea gustatzen zait, edozein formatutan: idatziz, ikus-entzunezkoen bidez... Hainbat ekimen kulturaletan lan egiten dut, eta zinemaren munduan sartzen hasi naiz film laburrak sortuz. Kanpoan ikasten nenbilenean ez nuen euskara asko erabiltzen, eta horregatik momentuotan Aitorren hizkeran ahal dudan jarduera guztietara aurkezten dut nire burua. Eibar.org-en edukiak igotzeko beste edozein datu behar baduzue, hemen naukazue." ... Ongi etorri, Koldo. Bazkide bihurtzeko, kuota txiki bat dago urtekoa, eta hemengo beste lagun batek, Gari Araolazak, bidaliko dizu informazioa horretaz. Gure webgunean edukia kargatzen hasteko, bazkide izandakoan bloga irekitzea izango da errazena. Nahi duzu https://eibar.org/blogak/ blog komunitatean blog bat izatea? irekiko dizugu... animo ba! Luistxo Fernandez, zuen zaindari onena, Arrateko Amaren izenean.
________________ Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: [email protected]
