Bueno, eta artikulua irakorri ez badozue, hamentxe loturia: https://eibar.org/blogak/leire/errebal-adar-jotze-galanta Ale, #autobonbo pixka bat
Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi ([email protected]) erabiltzaileak (2019 ots. 11, al. (20:14)): > Bueno, fuera kotxiak! > Baina ahaztu egitten jatzue Eibarren ez dagula biharrik, jendia kanpora > juan bihar dala lan egittera, eta garraio publikua da dakaguna. Ez dago > esate baterako, autobusik poligonuetara (ez Eibarren bakarrik), eta ez > dakit inoiz Matxarixako poligonoko nonora juan zarien! Espaloirik be ez > dago, ezta argirik be! Peligrua besterik ez! Eta ni oin Deban hasi bihar > naiz biharrian. autobusa eta trena dagoz. Ondo. Orduro. Ondo. Baiña bixak > ordu BERIAN! Bixak Euskotren! Baiña ze burutan sartzen da horri? Eta > asteburuetan gauza bera gertatzen da Elgoibarrera juateko, danak bixak ordu > berian, juan eta etorri. Oso logikua! > Munipak be bialtzen gaittue aparkatzera Avenida de Galiziara, eta ni ez > noia illunetan hara, goizian goiz, ezta pentsau be. Gero, gaiñera, egun > pare baten lgata, igual autua espillu barik topau! > > Ez dakit zuek inguruan mobilidade eskasa dakan personarik badakazuen. Nik > bai. Dentistiana juateko, esate baterako, odisea bat da, autuan juan bihar > garalako. Nerbixuetatik egoten naiz beti. Eta zer esan ospittale barrixan > gaiñian? Ez daka autobus geltokirik, barren! Eta aparkatzeko, Eroskin. Zer > egin halakuetan? Ba, desastria! > Espaloiak zabaltzia, ondo, baina ez terraza gehixago jartzeko. Gero ibili > ezinda gabiz eta! Eta Urkusuan badakizu zertaz dihardugun! > Zergaittik ez dira egitten baterixan leku geixago, beste herri askotan > moduan? Zergaittik ez jarri taillar hutsetan aparkatzeko leku merkiak? > Zergaittik ez jarri 4 orduko aparkatzeko baimena eibartarrendako zona > urdiñian? Gergaittik ez egin aparkaleku disuasorixuak autobus zerbitzuakin? > Zergaittik ez razionalizau zama-lan guniak? Zabor ontzi kopurua? > Basaurin egin izan dodanian bihar, ordu erdi bihar izaten dot biharrera > juateko. Trenian ordubete baiño gehixago. Poni Expresian goiaz, barren! > Automobil gutxiago, ejem! Baiña renobe plan bat martxan hauteskunde > aurretik! Dana ezin da! Mercedes, automotive center market in the kitchen. > eta Petronorreri be emon bihar jako jaten! > AHT gutxiago eta Euskotren gehixago eta hobia! Eta autobus linia gehixago > eta razionalizauta! Porlanetan gastatzen gabizen zorakerixia ganorazko sare > baten inbertiduko bagendu, orduan bai, orduan auto gutxiago biharko geunke! > Baiña hopri dirua gastatzia da batzuen eritxixan! > > Ai, asaskatu naiz. Benetan be! > leire, A8ko rally pilotua > > > Hau idatzi du Josu Mendicute ([email protected]) erabiltzaileak > (2019 ots. 11, al. (15:26)): > >> Kaixo Gari: >> >> Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat >> etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla >> inkonpatibleak. >> >> Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa >> konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren >> horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira. >> >> Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar >> direla eta, horrekin batera, beste mugikortasun eredu bat sustatu. >> Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman. >> Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz, >> oinezkoari. >> >> Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen, >> Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez, >> gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10 >> km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan >> edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta >> batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat. >> >> Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko >> ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak >> sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu >> ahal izateko. >> >> josu >> >> >> >> >> Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2019 ots. >> 11, al. (14:51)): >> >>> Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta >>> Errebaleko proiektura iritsi da. >>> >>> Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz >>> bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu. >>> >>> Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta >>> toki berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer >>> egin behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit >>> 100, 1000 edo 10000 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe >>> gutxiago nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago. >>> >>> Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua >>> erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa. >>> >>> Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago >>> egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak. >>> >>> Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere >>> ustez hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren >>> adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako. >>> >>> Gari, kotxeduna >>> >>> >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
