Kaixo Gari: Hiri ereduaz eta mugikortasunaz idazten duzun bakoitzean zurekin bat etortzen naiz. Baina uste dut gauza bat eta bestea ez direla inkonpatibleak.
Nire ustez hiriguneko kaleetan autoek protagonismo larregi dute. Espazioa konkistatu dute hamarkada batzutan. Eta uste dut badela garaia Eibarren horri buelta emateko. Kaleak pertsonentzako izan behar dira. Hori esanda, nire iritzia da autoak trama urbanotik atera egin behar direla eta, horrekin batera, beste mugikortasun eredu bat sustatu. Erdigunetik aparkalekuak kendu eta periferietan aparkaleku aukerak eman. Zailtasunak jarri kaleetatik autoz aritzeko eta erraztasunak, berriz, oinezkoari. Adibidez: Matsarian aparkaleku erraldoi bat egin eta Errebalen, Ibarkurutzen, Urkizun, espaloiak zabaldu, kaleak itxi edo, gutxienez, gehienezko abiadura jeitsi benetako koexistentzia gune izateraino (10 km/h?). Konponbide integral bat: aparkalekuak sortu bai, baaina ez San Juan edo Bidebarrieta kaleetan egin duten moduan. Hori atzera egitea izan da eta batzuk oso argi esan genuen ez gentozela horrekin bat. Aparkalekuak sortzeaz hitz egiten dugunean, badaude horren inguruko ikuspegi anitzak. Eta nik, EAJren ordezkari naizen aldetik, aparkalekuak sortu nahi ditugula esaten dut hain zuzen ere gure kaleetatik autoak kendu ahal izateko. josu Hau idatzi du Gari Araolaza ([email protected]) erabiltzaileak (2019 ots. 11, al. (14:51)): > Aste honetako ...eta kitton, Leire aparkalekuen harira sartu eta > Errebaleko proiektura iritsi da. > > Leire, ados zurekin: aparkaleku eta kotxeen kopuruak Eibarren ez datoz > bat. Aparkaleku baino kotxe gehiago daukagu. > > Kontua da ea motzean jardun behar dugun aparkaleku faltaz kejaka (eta toki > berriak sortzen), ala urrunago begiratu eta pentsatu behar dguun zer egin > behar den hemendik 10 urtera Eibarren kotxe gutxiago egoteko. Ez dakit 100, > 1000 edo 10000 kotxe gutxiago izango diren, baina gaur baino kotxe gutxiago > nahi ditut nik, eta ez aparkaleku gehiago. > > Bitartean, kotxea dugunok pentsatu beharko dugu zer egin, aparkalekua > erosi, garraio publikoa gehiago erabili, bizikletan hasi edo dena delakoa. > > Nik aukeran nahiago dut aparkaleku gehiago ez egitea eta kotxe gutxiago > egotea, eta norabide horretan dabiltza hiriburu aurreratu guztiak. > > Aparkalekuak gutxitzea da herri eta hiri gehienetako joera eta nere ustez > hori da bidea. Kezkatzen nau Eibarren bai PSOE eta bai PNV-ren > adierazpenetan "aparkaleku gehiago" hitzak onura moduan entzuten ditudalako. > > Gari, kotxeduna > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
