Asier, temerario xamarra banaiz bai, baina zenbait gauza aurpegi-bistan  
aireratzeko goiztxo dalakuan nago. Batez ere, sinistu, oraindik matonismorako 
joera sekularra hain errotua dagoenen gure mundutxo honetan. Horretarako talde 
edo kolektibo baten izenean egitea beti da mesedegarri, baina hor ere gero eta 
aukera gutxiago. Nekazarion Elkarte eta sindikatuak, hegoaldean behintzat, 
"hezituta" daude, nahiz eta saiatu ginen baten batzuk ikuspegi kritiko eta 
alternatiboei eusten ez genuen nahikoa indar eta gaitasun eduki erronkari 
eusteko barne-eztabaidetan (dirua nagusi).


Gari, Lur-jabeei "agindu" asko etortzen zaizkigu bai. Arau eta legeetatik 
batzuk zuzenekoak(eraikitzeko, sua erabiltzeko, ekoizpenak osasungarriak izan 
daitezen, abereen ongizateari dagozkionak,bideen erabilpenei dagozkionak, 
desjabetzeak zentzubako lanetarako...). Horregatik baserritarren artean nekea 
handia da, eta jendea oso erreta dago horrenbesteko kontrolekin. Beraz, edozein 
arau edo "agindu" berriren aurrean defentsibara edo erasokor jokatzen dugu. 
Beste batzuk zeharkakoak merkatuaren legeari atxikitakoak:prezioak. Hauen 
aginduak ez dute gupidarik (aste honetan bertan jakin dut Itziarren orain ez 
asko gaztaia egiten hasitako gazteak ardiak kendu dituela lanak gainezka 
eginda).  Beraz, arau edo agindu berriak baino beste bide batzuk aukeratu 
beharko ditugu interes orokorra eta partikular(zilegiak) uztartzeko.


Bada printzipio orokor bat gizakion portaera gidatzen duena eta bizidun 
gehienetan ere errepikatzen dena: "erabilgarri" ez zaiguna alboratu egiten 
dugu. Beraz,  bertako ekosistemei edo kasu honetan ingurune aberatsago horri 
ere etekin bat eman beharko diogu. Izan gozamen ikuspegi hutsetik izan 
errentagarritasun ekonomikotik. Eta hor herritarrok badugu arduratxoa eta gure 
erakundeetako arduradunek beste bat galanta lurrak bere benetako balioa izan 
dezan. Ezin dena honartu zera da: Herri eta hiri inguruetako lur-zorua urrean 
pareko prezioetan egotea espekulatzaileen mesederako eta mendi-sailak hutsa 
balio izatea, kasu honetan ere dirua ezkutatzea nahi  duten batzuen onurarako. 
Bizkaian  falimilia ezagunak lur asko eta askoren jabe egiten ari dira hutsan 
truk.


Adibide bat: Pinuarenak egin du. 100 urte pasatxo egingo ditu Euskal Herrian. 
Gaitzak jota laister ezkutatuko da gure mendietatik. Juxtu bada hamarkada bat 
prezioak behera egin duenean eta bere errentagarritasun ekonomikoa zalantzazkoa 
izan denean (subentzioek eusten diote pinuari egun). Era berean, gaztaina ere 
ia desagertu egin zaigu gure mendietatik. Hau ere gaitzek jota, honi ere 
honddoek erasaten diote.Gaiztainadiak, sagastiekin batera izugarrizko hektarea 
pila betetzen zituzten Gipuzkoa eta Bizkaian. Mendetan zehar iraun zuen garaiko 
dietaren oinarrietako bat zelako. Mende horietan gaitzak jasan zituen, nola 
ez,baina garaiko nekazariek premiak bultzatuta eta ondo artatuz  arboladiak 
iraunaraztea lortu zuten, noiz arte? Preminarik egon ez zen arte, dieta aldatu 
zen arte. Portuga, Galizia, Italian, .... gaztainadi ederrak daude oraindik 
erabilgarritasunak eta premiak "aginduta".  Hor gaztainak bizibidea ematen die, 
lu-jabeari, lurrari, bioaniztasunari eta gainontzeko herritarreri.


Enrike







Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia


________________________________
Nork: Gari Araolaza <[email protected]>
Bidaltze-data: igandea, 2018(e)ko apirilaren 29a 09:21
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] ER: Arbola iñausketa salbajia

Oso interesgarrixa azken esaldi hori Asier: "Erakundiak interes pertsonalak 
babesten, eta partikularrak hasi bihar interes orokorra defenditzen".

Jardun politiko GUZTIARI aplikatu leikixo filosofia hau: Erakundeek interes 
orokorraren alde egin beharko lukete! Zentzu zabalenean gainera, ze askotan 
interes orokor batek eskatzen du interes partikular bat babestea.

Autokritika aldetik, basoen kontuan iritzia garbi daukadan arren (pinu eta 
eukaliptoen kontra, noski), nere interes partikularretik (mendizale esporadiko 
paseatzailea) lotsa ematen dit lur jabe bati zer landatu behar duen agintzea.

Baina nire burua zuritzen laguntzeko: interes orokorraren aldetik badago zer 
egin, ezta?

Gari

PS: Zorionak taldeko beteranoenari, gaur Serafinen urtiak!



Asier Sarasua<[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak hau 
idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 28(a) 20:30):
enmarkatzeko erantzuna, Enrike ;)
iñun argitaratzeko asmorik?

Tristia da, baina proposamenak eta konponbidiak partikularren eskutik datoz 
gehixenetan holako kontuetan (naturaren babesaz dihardut). Bizkaixan Lurgaia 
Fundaziñua lurrak erosten eta alokatzen hasi da lurjabe txikixeri, bertako 
zuhaitzak landatzeko (pinu eta eukaliptu sail amaierabakuen aldamenian, 
gitxienez bertako baso batzuk euki deiguzen); Deltebre moduko Naturgune 
supergarrantzitsu batian be, onduen zaindutako inguruak partikularrak dira, 
SEOk (Sociedad Española de Ornitologiak) kudeatzen daben Riet Vell (paradisu 
txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi bat. Bittartian, beste guztia 
modu salbajian explotatzen da (Doñana edo Daimiel moduan), eta erakundiak 
geldirik. Monegros inguruan be (Europan bakarra dan ingurune naturala), 
erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen hasi dira, zer eta basamortu baten 
erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail haundi batzuk erosi zittuan bertako 
faunia eta floria babesteko.

Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar interes 
orokorra defenditzen.

a.





Hau idatzi du Sosola Baserria 
([email protected]<mailto:[email protected]>) erabiltzaileak (2018 
api. 26, og. (17:29)):

Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga ezartzen 
dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia gutxienekoa, higadura 
arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo arazorik lur-jabeak berak 
nahi daben espeziea sarzeko.

Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko 
pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?

"Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte 
behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.

Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu 
atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera 
txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren ondorioa 
gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien erabaki 
desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure mendiak. 
XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan jartzen du 
landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian industria 
asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria. Esan gabe doa, 
diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta hortik soilik lortzen 
dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota (eta noski Ekuador edo 
Peru-tik etorritako langileekin).


Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen du 
basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea: Baso 
Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta txikiak 
(edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu). Ordezkaritza  
zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz lur-jabe 
handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta gainera inguruan 
egurraren industriaren egitura konplexu bat dago (Zerrategi, neurtzaileak, 
ingeniariak, Papelera ....). Multzo hau demaseko Lobby-a da. Sekulako indarra 
dauka eta eragin zuzena du erabaki politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen 
du. Beraz, arduradun politikoek beti men egiten diote. Aurreko legealdian 
saiakera egin eta lepoak moztu ziren gai honekin ere.


Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino ez da. 
Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea bertan 
eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko industria 
dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak gogoan?), 
Paisaia (turismoa),....Errentagarriagoak  dira, motzera eta luzera.

Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo dion 
beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba... Eibarko 
Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian aletxoa 
jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.



Enrike


Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia


________________________________
Nork: leire narbaiza arizmendi <[email protected]<mailto:[email protected]>>
Bidaltze-data: osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Arbola iñausketa salbajia

Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago

leire n

[https://ipmcdn.avast.com/images/icons/icon-envelope-tick-green-avg-v1.png]<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
     Virus-free. 
www.avg.com<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>

Mikel Larreategi<[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak 
hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52):
leire narbaiza arizmendi<[email protected]<mailto:[email protected]>> 
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19):
Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiña ze zentzu da horrek, ba? 
Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek 
erremetia emongo detse!
Zeiñek diseiñatzen dittu politika hónek? Diruak baiño ez dau balio? Itzela da


Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu?



Mikel


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
[email protected]<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
[email protected]<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
[email protected]<mailto:[email protected]>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to