Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga ezartzen dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia gutxienekoa, higadura arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo arazorik lur-jabeak berak nahi daben espeziea sarzeko.
Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta orain arteko pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena? "Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20. Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren ondorioa gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien erabaki desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure mendiak. XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan jartzen du landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian industria asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria. Esan gabe doa, diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta hortik soilik lortzen dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota (eta noski Ekuador edo Peru-tik etorritako langileekin). Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen du basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea: Baso Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta txikiak (edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu). Ordezkaritza zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz lur-jabe handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta gainera inguruan egurraren industriaren egitura konplexu bat dago (Zerrategi, neurtzaileak, ingeniariak, Papelera ....). Multzo hau demaseko Lobby-a da. Sekulako indarra dauka eta eragin zuzena du erabaki politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen du. Beraz, arduradun politikoek beti men egiten diote. Aurreko legealdian saiakera egin eta lepoak moztu ziren gai honekin ere. Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei begiratu eta kopiatzea baino ez da. Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea bertan eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko industria dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak gogoan?), Paisaia (turismoa),....Errentagarriagoak dira, motzera eta luzera. Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari, kontrapisu egingo dion beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba... Eibarko Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian aletxoa jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da. Enrike Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia ________________________________ Nork: leire narbaiza arizmendi <[email protected]> Bidaltze-data: osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11 Nori: Eibartarrak zerrenda Gaia: Re: [eibar] Arbola iñausketa salbajia Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago leire n [https://ipmcdn.avast.com/images/icons/icon-envelope-tick-green-avg-v1.png]<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Virus-free. www.avg.com<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail> Mikel Larreategi<[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52): leire narbaiza arizmendi<[email protected]<mailto:[email protected]>> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19): Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiña ze zentzu da horrek, ba? Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek erremetia emongo detse! Zeiñek diseiñatzen dittu politika hónek? Diruak baiño ez dau balio? Itzela da Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu? Mikel _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]<mailto:[email protected]> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
