Eskerrikasko Bego! Bai, ondo erantzunda geratu da nere galderia.

Halan be, argazki fonduei buruzko zalantza orokorrak dakadaz (zuek dakazuezenak, edo "guregipuzkoa" moduko webgunetan dagozenak: Juanito San Martinena, adibidez). Hor dagozen argazkixetako batzuk seguraski ez dira Bolunburuk edo San Martinek etaratakuak (nik bat baiño gehixago dakadaz identifikauta). Zelan ipiñi leikixo copyright (edo copyleft) bat norberak egindakuak ez dirazen erretratuei?

Adibidez: nik erretratu asko dakadaz etxian, gehixenak neuriak egindakuak, baiña ASKO lagunak egindakuak, eta neri kopixak emonda. Hamendik urte batzutara, ni hiltzen naiz, eta nere familixakuak erretratuak XXX ekartiari emoten detsez, blokian; gero XXX elkartiak YYY erakundiari lagatzen detsaz, online ipiñi deixazen. Eta online bilduma hori ZZZ lizentziapian banatzen da... ze deretxokin?

Ondo dago lizentziak errespetatzia, baiña zalantza haundixak dakadaz hain tikismikis jartziak merezi ete daben... Eta barriro diñot ez nabillela zuengaittik bakarrik, Bego; konkretamente Wikipedian pentsatzen nago, han hgauza honekin oso zorrotzak diraz eta.

O.

15/02/2018 16:11(e)an, [email protected] igorleak idatzi zuen:
Subject: [eibar] FW:  Ego Ibarra webgune barrixa
Message-ID:
        <5CED74B230EB1543940DDAA0D8651941E073E3CC@neibarmail.eibarkoudala.local>
        
Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"


Egun on.

Ego Ibarraren webgunean dauden argazki gehienak -Udal Artxiboko banaka batzuk 
izan ezik- partikularrek  erabilera-lagapen bidez utzitakoak dira, hau da: 
webgune honetan argitara emateko berariaz eta idatziz lagatakoak. Beraz, ezin 
dira beste inon argiratatu eta gu ez gara nor guri utzi dizkiguten argazkiak 
beste inori emateko.

Horrelakoxea dugu Bolumburu argazki-bilduma ere, webgunean jartzeko utzi 
zigutena, batik bat, funts horretan azaltzen direnen berri izateko edo nortzuk 
diren jakiteko. Zaila izango da, gehienak 1901-1925 tarte horretakoak direlako.

Hala ere, Ego Ibarrak inoiz  gutxitan  egin izan du bitarterkaritza lana argazki-lagapenaren 
kontu honetan. Esate baterako:  Eibarko "gerrako umeen" argazki batzuk,  Alcala de 
Henareseko Unibertsitateak antolatutako " erakusketa ibiltarian daude, Unibertsitate 
madrildarrak  argazkiak eskatu, guk argazkiok utzi zizkigutenengana jo eta, haiek, idatziz, 
onespena eman zutelako erakusketa horretan beren agiri horiek jartzeko.  Baina hori ez da, ez 
legez eta ezta izatez ere, gure lana edo zeregina.

Azalpen horiekin Oierrek egindako galderari erantzun diodalakoan agurtzen 
zaituztet


--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to