Egun on.
Ego Ibarraren webgunean dauden argazki gehienak -Udal Artxiboko banaka batzuk
izan ezik- partikularrek erabilera-lagapen bidez utzitakoak dira, hau da:
webgune honetan argitara emateko berariaz eta idatziz lagatakoak. Beraz, ezin
dira beste inon argiratatu eta gu ez gara nor guri utzi dizkiguten argazkiak
beste inori emateko.
Horrelakoxea dugu Bolumburu argazki-bilduma ere, webgunean jartzeko utzi
zigutena, batik bat, funts horretan azaltzen direnen berri izateko edo nortzuk
diren jakiteko. Zaila izango da, gehienak 1901-1925 tarte horretakoak direlako.
Hala ere, Ego Ibarrak inoiz gutxitan egin izan du bitarterkaritza lana
argazki-lagapenaren kontu honetan. Esate baterako: Eibarko "gerrako umeen"
argazki batzuk, Alcala de Henareseko Unibertsitateak antolatutako " erakusketa
ibiltarian daude, Unibertsitate madrildarrak argazkiak eskatu, guk argazkiok
utzi zizkigutenengana jo eta, haiek, idatziz, onespena eman zutelako erakusketa
horretan beren agiri horiek jartzeko. Baina hori ez da, ez legez eta ezta
izatez ere, gure lana edo zeregina.
Azalpen horiekin Oierrek egindako galderari erantzun diodalakoan agurtzen
zaituztet
Begoña Azpiri Eguren
Untzaga plaza 1
Udal itzultzailea / Ego Ibarra batzordeko idazkaria
Eibar-Gipuzkoa
Traductora municipal / Secretaria Ego Ibarra
943-70.84.21/23
[email protected] / [email protected]
www.egoibarra.eus
-----Jatorrizko mezua-----
Hemendik: Oier Gorosabel Larrañaga [mailto:[email protected]]
Bidaltze-data: martes, 13 de febrero de 2018 19:55
Hona: los ciberguays <[email protected]>
Gaia: [eibar] Ego Ibarra webgune barrixa
Aupa, Begoibarrak & Ciak itxura aldaketia egin detZe webguniari.
Zorionak! Oso itxura ona daka.
Halan be, zalantzia dakat: bertan agertzen dirazen irudixen lizentzia.
Erabilpen librekuak dira? Copyrighta dake? Zeiñen esku? Ze baldintzatan?
Hori argitzen daben adierazpenen billa ibilli naiz webgunetik zihar, baiña ez
dot ezertxo be topau. Batez be Bolunburun argazki txortia interesatzen jata
https://egoibarra.eus/eu/argazkiak/bolunburu-fondoa
Iñok argittu leike hori?
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.