Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko urtarrilaren 5(a) 16:01):
> McDonaldsek ez dauka nere defentsaren behar handirik, baina hone hemen > nere bi xemeikoak: > > Usurbilen atez-atekoa jarri zutenean nire begiekin ikusi nuen nola Urbil > zentru komertzialeko jatetxe horretako langile batek bandeja guztiak hartu > eta banaka-banaka zaborra sailkatzen zuen. Ez dakit gaur egun jarraitzen > duten, baina "ezina, ekinez egina" iruditu zitzaidan. Multinazional horren > jarduera normala aldatzea lortu bazuten ez da arrakasta txikia! > > Eibarko McDonaldsaz idearik ez neukan, baina justu aste honetan ireki du > eibartar batek elikadura osasuntsua bultzatzeko ume/familientzako > akademia/eskola horrelako moderno moñoño bat. > > Agian McDonaldsi aurre egiteko modu onena hori da, "kontraprogramazioa" > eragitea, bai gaur egungo negozioetan eta baita negozio berrietan ere bai. > > Bestalde, Barrenengua aldapan anbulatorioa eta mutuako eraikinen artean > datorrena (beste) supermerkatu low-cost bat izango omen da: ALDI. Horri > gehitu behar zaio Uni-ren parean, DEJ-en eraikinera DIA edo LIDL (ez nago > ziur zein) datorrela. Hau aspaldidanik entzuten da. > > Supermerkatu berrien txutxumutxuetan beste batzuk: Carrefour bat T. Etxeberrian (Corte inglesaren drogeria zegoen lokalean), Eroskik saltokia eduki behar zuen Errebalgo merkatu berrian (ya ez, ezta?), Super BMk beste saltoki bat nahi ei du, ... > Gari > > leire narbaiza arizmendi<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2017(e)ko abenduaren 29(a) 13:00): > >> BA, nik entzun neban Carrefour zabaldu bihar zebela! Beste supermerkatu >> bat!!!! Eta Errebal amaittu barik! >> Abadiñon McDonalds eta BurguerKing dagoz, parez pare. Urtiak daroiez >> zabalik, eta gaiñera, 24 orduetan zabalik ei dago McDonalds! >> Frankizia hori Donostiako Bulebarrian zabaldu zebenian, pentsau neban ez >> zebala aguantauko ezta urte erdi be ez! Eta beittu, hamarkada bat baiño >> gehixago! >> Eibarko tabernarixak kejauko dira atzera be, baiña prezio astronomiko >> hórrekin zeresan gitxi dake! >> Batez be kezkatzen nau McDonaldsek eragitten daben alperreko zabor >> guztiak, eta bertako bihargiñen egoera txarrak! >> Gero eta industria gitxiago daukagu eta esplotaziño handixagua! >> leire n >> >> Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko >> abenduaren 26(a) 09:33): >> >>> Kaixo danori, >>> >>> Atzo senide batek komentatu zeban MC Donalds bat irekitzeko asmoa dakela >>> Eibarren, Corte Inglés-en parean, etxe berrixetan. >>> >>> Inork badaki ezer? >>> >>> Bromia izatia espero dot. Ze izango da hori bestelan, Barakaldo Megapark >>> 2.0? Kapitalismo eta balio bako gune eta Erreinua? >>> >>> Herriko denda eta jatetxeen aurkako eraso basati bat izango litzateke. >>> Eta elikadura/osasuna/kultura kaxkar, azkar eta kaltegarri bat hauspotzea. >>> >>> Espero, beraz, broma edo bulo bat izatia. >>> >>> >>> Ane >>> >>> >>> >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Eibartarrak-request@postaria. >>> com >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >>> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
