BA, nik entzun neban Carrefour zabaldu bihar zebela! Beste supermerkatu
bat!!!! Eta Errebal amaittu barik!
Abadiñon McDonalds eta BurguerKing dagoz, parez pare. Urtiak daroiez
zabalik, eta gaiñera, 24 orduetan zabalik ei dago McDonalds!
Frankizia hori Donostiako Bulebarrian zabaldu zebenian, pentsau neban ez
zebala aguantauko ezta urte erdi be ez! Eta beittu, hamarkada bat baiño
gehixago!
Eibarko tabernarixak kejauko dira atzera be, baiña prezio astronomiko
hórrekin zeresan gitxi dake!
Batez be kezkatzen nau McDonaldsek eragitten daben alperreko zabor guztiak,
eta bertako bihargiñen egoera txarrak!
Gero eta industria gitxiago daukagu eta esplotaziño handixagua!
leire n

Ane Urkiola<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko
abenduaren 26(a) 09:33):

> Kaixo danori,
>
> Atzo senide batek komentatu zeban MC Donalds bat irekitzeko asmoa dakela
> Eibarren, Corte Inglés-en parean, etxe berrixetan.
>
> Inork badaki ezer?
>
> Bromia izatia espero dot. Ze izango da hori bestelan, Barakaldo Megapark
> 2.0? Kapitalismo eta balio bako gune eta Erreinua?
>
> Herriko denda eta jatetxeen aurkako eraso basati bat izango litzateke. Eta
> elikadura/osasuna/kultura kaxkar, azkar eta kaltegarri bat hauspotzea.
>
> Espero, beraz, broma edo bulo bat izatia.
>
>
> Ane
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to