euskeriak ue>o bihurtu zittuan latinetik (edo erromantzetik??) aspaldi
jasotako berbak: puerro>porru, puerto>portu, duelo>dolu...

beste kontu bat da, ia egungo eibartarrak nundik jaso daben berbiori,
aspaldiko berbia dan, edo oin dala gitxi gure berbetara ekarrittakua.
Eta esango neuke adineko eibartarrentzat, "duelo/dolu" berba hori
barri-barrixa dala eta horren ordezko naturala "lutua" izan dala. Ez da
bardina, baina horixe da gurian tradiziƱozko berbia, "luto".

"lutua pasau ein bihar da".

"Duelo" hori batuan idaztekotan, seguru asko, "duelo" idatzi biharko
genduke (zuzenian gaztelaniatik hartuta), "duelu" beste kontu bat dalako
euskera batuan (bi pertsonan arteko burrukia).

a.




Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2017(e)ko martxoa
19 10:29):

>
> Etakitton Elena Iraolagoitiari "Heriotza eta dueluari" buruzko
> elkarrizketa egin diote. Atentzioa eman dit, nik "dolua" erabiltzen baitut,
> eta elkarrizketan "dueloa" eta "duelua" agertzen dira, baina "dolurik" ez.
> Eibarren "duelua" esaten da beraz?
>
> oier.
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to