Mirentxu Purroiren saio hori on-ona zen!

Dokumentala, gordeta! Hurrengo baten astixa hartzen dodadanian!

leire n



Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 6
15:26):

> Gaurkoa bezalako arratsalde euritsu baterako Japoniatik etorriko lezio
> ederra da dokumental hau Doraemonen aldean: https://www.youtube.
> com/watch?v=SgBLvE9t1No
>
> Dokumentalean azaltzen da nola itxura batean hain tradizional eta zorrotza
> den Toshiro Kanamori irakasleak umeei enpatia, talde lana eta pertsonaren
> balioa erakusten dien. Hunkigarrixa da.
>
> Duela urte batzuk Mirentxu Purroik aurkezten zuen ETB2 programan eman
> zuten (hara, ETB2ren gauza on bat!) eta buruan grabatuta gelditu zitzaidan
> dokumental hau. Garai batean kopia pirata bat lortu eta hainbat kopia
> eginda zabaldu nituen nere inguruan.
>
> Gari
>
> Aintzane Agirrebeña via Eibartarrak<[email protected]> igorleak
> hau idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 6 15:04):
>
> Eta bullying-ari dagokixonez, inguruan eredu bikaiñak dakez umiak, bai.
>> Bestiak beste etb3n eta Boing katian eguneko ordurik gehixenetan botatzen
>> daben Doraemon zoragarrixa. Horrek marrazkixok bullying-a dake argumento
>> nagusitzat. Eta urtiak daroiez hortxe. Iñori ez detsa miñik emoten itxuria.
>> Nik sufridu eitten dot ikusten doten bakotxian! :-(
>>
>> Aintzane
>>
>>
>> El Domingo 6 de noviembre de 2016 14:42, Aintzane Agirrebeña via
>> Eibartarrak <[email protected]> escribió:
>>
>>
>> Atzoko DVn apaizak entierruan esan zittuan berbak eta dana zetozen. Hori
>> normala da? Familixiak halako zoritxarra bizi bihar eta gaiñera intimidade
>> dana jente aurrera etaratzen? Prensan jarreriakin sutu eitten naiz!
>>
>> Aintzane
>>
>>
>> El Domingo 6 de noviembre de 2016 14:14, leire narbaiza arizmendi <
>> [email protected]> escribió:
>>
>>
>> Kontu honek ghari asko dittu. Batetik Garik esan dabena bullying-az
>> guztiz konforme nago. Askotan pentsatzen dot umiak hainbeste tokittan
>> ikusten dabela jarrera hori negusixen artian, ze zihero naturala
>> egitten jakue eurek be holako portaerak eukitzia. Gero, egixa da
>> biktimian gaiñian jartzen dala jo-puntua: badakizu, listoegixa da. Ez
>> zan ondo integratzen. Diferentia zan. Barrabaskerixa bat egin zetsen
>> oin gitxi… Biktimia errudun bihurtu, berba baten.
>>
>> Edo arindu larritxasuna: umien kontuak dira. Gure sasoian be bazeguan
>> hori,
>>
>> Okerrena, baiña, morbua. Eskelia ikusi nebanian ez nekixan zergaittik
>> hil zan umia. Irakorri neban jakitziarren zeiñen semia zan. Baiña
>> Euskadi Irratixan entzun neban zergaittik hil zan umia!
>>
>> Terribia erizten detsat komunikabidietan holan zabltzia. Gaiñera, gaur
>> jakin dot Antena3ekuak ibili dirala auzuan galderak egitten, dendetan
>> baimen barik sartzen kamariakin,… Morbo higuingarrixan billa. Auzo
>> batek kontau desta, eta oso hasarre zeguan.
>>
>> Izan be, zeren billa dabiz alkatxofia edozeiñeri sartuta? Galdera
>> txotxoluak egitten: que le parece el suiciodio del niño? ze espero
>> dabe "estupendo" erantzutzia? Trajedia baten aurrian sensibilidade
>> gitxi.
>>
>> Esango dabe publikuak hori gura dabela. Ez dot ezetzik esango, baiña
>> ezin da holan jokatu, errespetuagaittik baiño ez bada be.
>>
>> Eskelan begiratzian zein dan famelixia morbuan mugan dago, errezoia
>> dakazue. Baiña lau haizetara zabaltzia eta espekulatzia
>> espekulatziagaittik kakari eragitzia da! Kakakazetaritza!
>>
>> leire n
>>
>> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
>> azaroak 6 12:04):
>> > Ba, nik pena hartzen dut pentsatuz bullying-a serio hartzeko suizidio
>> bat
>> > behar duela askok. Ikertu, ikertu... umea hil ondoren zertarako balio
>> du?
>> > bullying egin dutenak zigortzeko? Seguru bullying egiten duten ume
>> horiek
>> > ere jasan dituztela bullying, jazarpena edo eredu eskasak, guraso, ume
>> > nagusiago, entrenatzaile edo Ipuruako gradan alboan jartzen
>> direnengandik.
>> > Ziurrenez beraiek ere babesa behar dute. Ez dut uste umeek berezkoa
>> dutenik
>> > bullyinga.
>> >
>> > Oraindik zirkunstantziak ez daude garbi eta espekulazio eta
>> txutxu-mutxuekin
>> > nahiko nazkatuta nago, baina gertaerak gaia mahai gainean jarri du.
>> Norbaiti
>> > gutxienez zer pentsatu emango dio.
>> >
>> > Baina erakundeen aldetik (eskola eta kirol elkartea) berriz ere ihesa
>> eta
>> > eskakeoa ikusi dut. "Kontu larria da eta etxean ondo ikertuko dugu"
>> erantzun
>> > beharrean, biek "Bullying-a ez da gurean gertatu" erantzun dute korrika
>> eta
>> > presaka.
>> >
>> > Are gehiago: eskolak guraso guztiei bidalitako mezua hauxe izan da:
>> > "baliteke egiazkoak ez diren izenak azaltzea, beraz lasaitasuna eskatu
>> > umeei". Badirudi esaten duela "egia jakitean lintxatuko ditugu
>> publikoki ume
>> > arduradunak"  :-o
>> >
>> > Ahaztu zaie jadanik erantzukizuna eta soluzioa eskolak eta klubak duela.
>> > Hemendik 10 urtera aplikatzen hasiko da agian KIVA metodo finlandiar
>> hau,
>> > palazioko gauzak badakizue...
>> >
>> >  http://www.berria.eus/paperekoa/1777/015/002/2016-10-12/
>> kiva_metodoa.htm
>> >
>> > Gari
>> >
>> >
>> > Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
>> (2016(e)ko
>> > azaroak 6 10:33):
>> >>
>> >> Eibarren gertatu da astean. Entzum nuen lagunarteko konbertsazio bat
>> >> bulegoan... Urkusuko dorreetan izan ei da, ni bizi nintzen tokian (ez
>> dakit
>> >> ze zenbakiko dorrean). Han bizi izan nintzen urteetan, bi pertsona bota
>> >> ziren balkoitik...
>> >>
>> >> Bulegotik entzundakotik ez nuen ezer ekarri nahi ona. Baina medioetara
>> >> urten du, dena dela, eta tira, atzo telediario espainol batean ere bai
>> >> (Cuatro).
>> >>
>> >>
>> >> http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201611/05/ertzaintza-inv
>> estiga-suicidio-menor-20161105002913-v.html
>> >>
>> >> Ez dakit zer balio duen zurrumurruak dioena, ohar bat utzi zuela
>> mutilak.
>> >> "Fuentes cercanas al entorno" oso lausoa da. Baina espero dut
>> Ertzaintzak
>> >> ondo egitea nire lana.
>> >>
>> >> Nire semeak 13 urte zituela klasekide baten suizidioa gertatu zela
>> >> dekretatu zuten Ertzaintzak eta epaitegiek Donostian,
>> >> http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/787768/la-
>> teoria-suicidio-coge-fuerza-muerte-menor-donostia/
>> >>
>> >> Ondorio horretara iristeko euren motiboak izango zituzten, baina
>> >> Ertzaintzak bere lana ondo egin zuenik orduan nire zalantza serioak
>> ditut.
>> >> Espero dut ganora gehiago izatea Eibarren.
>> >>
>> >> Luistxo
>> >>
>> >> _______________________________________________
>> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
>> om
>> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >>
>> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> >
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
>> om
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to