Gaurkoa bezalako arratsalde euritsu baterako Japoniatik etorriko lezio
ederra da dokumental hau Doraemonen aldean:
https://www.youtube.com/watch?v=SgBLvE9t1No

Dokumentalean azaltzen da nola itxura batean hain tradizional eta zorrotza
den Toshiro Kanamori irakasleak umeei enpatia, talde lana eta pertsonaren
balioa erakusten dien. Hunkigarrixa da.

Duela urte batzuk Mirentxu Purroik aurkezten zuen ETB2 programan eman zuten
(hara, ETB2ren gauza on bat!) eta buruan grabatuta gelditu zitzaidan
dokumental hau. Garai batean kopia pirata bat lortu eta hainbat kopia
eginda zabaldu nituen nere inguruan.

Gari

Aintzane Agirrebeña via Eibartarrak<[email protected]> igorleak hau
idatzi zuen (2016(e)ko azaroak 6 15:04):

> Eta bullying-ari dagokixonez, inguruan eredu bikaiñak dakez umiak, bai.
> Bestiak beste etb3n eta Boing katian eguneko ordurik gehixenetan botatzen
> daben Doraemon zoragarrixa. Horrek marrazkixok bullying-a dake argumento
> nagusitzat. Eta urtiak daroiez hortxe. Iñori ez detsa miñik emoten itxuria.
> Nik sufridu eitten dot ikusten doten bakotxian! :-(
>
> Aintzane
>
>
> El Domingo 6 de noviembre de 2016 14:42, Aintzane Agirrebeña via
> Eibartarrak <[email protected]> escribió:
>
>
> Atzoko DVn apaizak entierruan esan zittuan berbak eta dana zetozen. Hori
> normala da? Familixiak halako zoritxarra bizi bihar eta gaiñera intimidade
> dana jente aurrera etaratzen? Prensan jarreriakin sutu eitten naiz!
>
> Aintzane
>
>
> El Domingo 6 de noviembre de 2016 14:14, leire narbaiza arizmendi <
> [email protected]> escribió:
>
>
> Kontu honek ghari asko dittu. Batetik Garik esan dabena bullying-az
> guztiz konforme nago. Askotan pentsatzen dot umiak hainbeste tokittan
> ikusten dabela jarrera hori negusixen artian, ze zihero naturala
> egitten jakue eurek be holako portaerak eukitzia. Gero, egixa da
> biktimian gaiñian jartzen dala jo-puntua: badakizu, listoegixa da. Ez
> zan ondo integratzen. Diferentia zan. Barrabaskerixa bat egin zetsen
> oin gitxi… Biktimia errudun bihurtu, berba baten.
>
> Edo arindu larritxasuna: umien kontuak dira. Gure sasoian be bazeguan hori,
>
> Okerrena, baiña, morbua. Eskelia ikusi nebanian ez nekixan zergaittik
> hil zan umia. Irakorri neban jakitziarren zeiñen semia zan. Baiña
> Euskadi Irratixan entzun neban zergaittik hil zan umia!
>
> Terribia erizten detsat komunikabidietan holan zabltzia. Gaiñera, gaur
> jakin dot Antena3ekuak ibili dirala auzuan galderak egitten, dendetan
> baimen barik sartzen kamariakin,… Morbo higuingarrixan billa. Auzo
> batek kontau desta, eta oso hasarre zeguan.
>
> Izan be, zeren billa dabiz alkatxofia edozeiñeri sartuta? Galdera
> txotxoluak egitten: que le parece el suiciodio del niño? ze espero
> dabe "estupendo" erantzutzia? Trajedia baten aurrian sensibilidade
> gitxi.
>
> Esango dabe publikuak hori gura dabela. Ez dot ezetzik esango, baiña
> ezin da holan jokatu, errespetuagaittik baiño ez bada be.
>
> Eskelan begiratzian zein dan famelixia morbuan mugan dago, errezoia
> dakazue. Baiña lau haizetara zabaltzia eta espekulatzia
> espekulatziagaittik kakari eragitzia da! Kakakazetaritza!
>
> leire n
>
> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> azaroak 6 12:04):
> > Ba, nik pena hartzen dut pentsatuz bullying-a serio hartzeko suizidio bat
> > behar duela askok. Ikertu, ikertu... umea hil ondoren zertarako balio du?
> > bullying egin dutenak zigortzeko? Seguru bullying egiten duten ume horiek
> > ere jasan dituztela bullying, jazarpena edo eredu eskasak, guraso, ume
> > nagusiago, entrenatzaile edo Ipuruako gradan alboan jartzen
> direnengandik.
> > Ziurrenez beraiek ere babesa behar dute. Ez dut uste umeek berezkoa
> dutenik
> > bullyinga.
> >
> > Oraindik zirkunstantziak ez daude garbi eta espekulazio eta
> txutxu-mutxuekin
> > nahiko nazkatuta nago, baina gertaerak gaia mahai gainean jarri du.
> Norbaiti
> > gutxienez zer pentsatu emango dio.
> >
> > Baina erakundeen aldetik (eskola eta kirol elkartea) berriz ere ihesa eta
> > eskakeoa ikusi dut. "Kontu larria da eta etxean ondo ikertuko dugu"
> erantzun
> > beharrean, biek "Bullying-a ez da gurean gertatu" erantzun dute korrika
> eta
> > presaka.
> >
> > Are gehiago: eskolak guraso guztiei bidalitako mezua hauxe izan da:
> > "baliteke egiazkoak ez diren izenak azaltzea, beraz lasaitasuna eskatu
> > umeei". Badirudi esaten duela "egia jakitean lintxatuko ditugu publikoki
> ume
> > arduradunak"  :-o
> >
> > Ahaztu zaie jadanik erantzukizuna eta soluzioa eskolak eta klubak duela.
> > Hemendik 10 urtera aplikatzen hasiko da agian KIVA metodo finlandiar hau,
> > palazioko gauzak badakizue...
> >
> >  http://www.berria.eus/paperekoa/1777/015/002/2016-
> 10-12/kiva_metodoa.htm
> >
> > Gari
> >
> >
> > Luistxo Fernandez<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> > azaroak 6 10:33):
> >>
> >> Eibarren gertatu da astean. Entzum nuen lagunarteko konbertsazio bat
> >> bulegoan... Urkusuko dorreetan izan ei da, ni bizi nintzen tokian (ez
> dakit
> >> ze zenbakiko dorrean). Han bizi izan nintzen urteetan, bi pertsona bota
> >> ziren balkoitik...
> >>
> >> Bulegotik entzundakotik ez nuen ezer ekarri nahi ona. Baina medioetara
> >> urten du, dena dela, eta tira, atzo telediario espainol batean ere bai
> >> (Cuatro).
> >>
> >>
> >> http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201611/05/ertzaintza-
> investiga-suicidio-menor-20161105002913-v.html
> >>
> >> Ez dakit zer balio duen zurrumurruak dioena, ohar bat utzi zuela
> mutilak.
> >> "Fuentes cercanas al entorno" oso lausoa da. Baina espero dut
> Ertzaintzak
> >> ondo egitea nire lana.
> >>
> >> Nire semeak 13 urte zituela klasekide baten suizidioa gertatu zela
> >> dekretatu zuten Ertzaintzak eta epaitegiek Donostian,
> >> http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/
> 787768/la-teoria-suicidio-coge-fuerza-muerte-menor-donostia/
> >>
> >> Ondorio horretara iristeko euren motiboak izango zituzten, baina
> >> Ertzaintzak bere lana ondo egin zuenik orduan nire zalantza serioak
> ditut.
> >> Espero dut ganora gehiago izatea Eibarren.
> >>
> >> Luistxo
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  Eibartarrak-request@postaria.
> com
> >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >>
> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> >
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to