Bueno, legebiltzarrekua esplikau leike nonork? Ze gertau zan? leire n
Zaloa Etxaniz<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko maiatzak 5 13:01): > EH Bilduk Gazteizen esandakuak asko mindu ninduen, esaten dozun moruan > gurekin batera arazoarekin sentsibilizatuta sentidu bait zaittuet prosezuan > zihar, laguntzeko prest eta derrepente deklaraziño haiek!!! > > Hortaz, zuen gañekuak zuen lana gitxietsi dabe eta hankia sartu dabe > barruraino, miñ haundixa eiñaz! > Eitten dozun autokritika hori bene-benetan eskertzen detsut. Gaur egunian > ez dau iñok ezer errekonozitzen politikan eta horrek dotoretzen zaittu nere > ustez. > Bestalde pozten nahiz barkuan bakarrik ez gaozela irakortziaz, nahiz eta > jada alperrik dan. > > zaloa > > > > Igone Lamarain<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2016(e)ko maiatzak 5 12:33): > >> Eguerdi on >> >> Gu be asko kezkatzen gaittuen gai bat da hau, eta horregaittik gabiltza >> honen lanketia egitten hasieratik, honen berri izan genduanetik. >> >> >> Mogeleko guraso batek emon zeskun honen berri. Guk ez genkixan ezebe eta >> legebiltzarreko EH Bildun ordezkarixak gure bittartez enteratu ziran. >> Beraz, pauso hau emotia Jaurlaritzak berak erabaki zeban inokin kontrastatu >> barik eta inori honen berri emon barik. >> >> >> Mogeleko (eta beste eskoletako) guraso elkartiekin, irakasliekin, >> zuzendaritzakin edota maila pertsonalian gerturatu jakuzen gurasuekin >> elkartu gara askotan. >> >> >> Mogelekuak izan dira idatziz proposamen bat egin daben bakarrak, eta guri >> be bidali zeskuen. Berton diagnostikua, parte-hartzia eta adostasuna >> biharrezkuak dirala jartzen zeban. Guk bat egin genduan horrekin eta hala >> adierazi eta eskatu dogu gure esku dagozen leku danetan. >> >> >> Herriko kohesio sozialak kezkatzen gaittu asko, euskeriakin batera, >> noski. Eta matrikulaziñuan etorkinekin daguan desoreka (haur hezkuntzan >> batez be) kontuan hartuta hasieratik esan dogu prozesua hezkuntza sistema >> osuan emon bihar dala eta ikuspegi guztiak eduki bihar dirala kontuan, >> euskara barne (edo euskara erdigunian). >> >> >> Hamaika bider esan detsagu alkatiari esku hartu bihar dabela Udalak. >> Udalan eskumena ez dala erantzun desku beti. Beste hamaika bider esan >> detsagu hezkuntza biharbada ez dala Udalan eskumena izango, baina bai >> eskolaz kanpoko guztia, eta Udalan zeregina dala herriko kohesinuan alde >> lan egittia eta Eibarren euskeriak eduki bihar daben lekua eukitzeko >> neurrixak hartzia. Ahaztu barik, hezkuntza Udalan eskumena izan ez arren >> bere iritzixak eta eskaerak bideratu ahal dittuala. >> >> >> Gainera Udalak, bere eskumena izan ez arren, parte hartu dau hainbat >> bileratan. Guk eskatu genduan bilera horietan inmigrazio eta euskara >> teknikuak egotia. Ez zetsen laga juaten. >> >> >> Guraso elkartiak elkartzeko Mogelekoen eskaerari uko egin detse etangabe >> gainontzeko guraso elkartiek. Alkatiari neurrixak hartzeko eskatu gentsan. >> Ez dogulako ulertzen elkartu nahi ez izatia, ez dauka zentzurik. Gurekin >> harremanetan jarri diran gainontzeko eskoletako gurasueri be esan detsegu >> askotan ez dogula ulertzen uko egittia elkartziari. >> >> >> Hasiera-hasieratik proposatu dogu honen lanketa integrala egittia. >> Honekin batera eskolaz kanpoko azterketa be eskatu dogu, eskolaz kanpoko >> eremua landu ahal izateko udalak bere eskumenetik, lantalde edo batzorde >> baten sorreria be eskatu dogu (hezkuntza komunitatia, udaleko teknikuak, >> herritarrak ordezkatuta). Muzin egin detse danari. >> >> >> Eibarko EH Bilduk bere desadostasuna adierazi zetsan legebiltzarreko EH >> Bilduri hartutako erabaki baten gainian (DBHren fusioa 2017-18rako). >> Erabaki horren zegaittiak argitzeko, hamendik aurrera ze egin geinken ondo >> zehazteko eta adosteko elkartu ziran zapatu atsalde batian mogeleko guraso >> bi EH Bilduren legebiltzarreko ordezkari batekin. Eta, oker ez banago, >> bideorritxo bat adostu zeben. >> >> >> Gure ustez hanka-sartzia izan zan EH Bilduren erabakixa Gasteizen. Baina >> EH Bilduk jarri zeban parlamentuko hezkuntza batzordian Eibarren HH eta LH >> be, hau da, hezkuntza-sistema osua aintzat hartzeko beharra mahai gainian. >> Makro zentruan kontra daguala be argi esan dau EH Bilduk. >> >> >> Biharbada ez genduan urrats guztietan asmatuko, baina nik pertsonalki, >> ezin dot onartu ezer egin ez dogula entzutia, azarotikan egin dogu >> jarraipena, azarotikan gabiltza lantzen, etengabe. Ez dogu publikoki landu, >> ez dogu gure urrats eta bileren berri emon, ez dogu pentsau biharrezkua >> zanik, barne mailan landu dogu. Horregaittik pentsatu ahal dabe askok ezer >> egin ez dogula. Baina ziurtatu ahal detsut ez dala egon egunik gai hontaz >> eztabaidatu ez dogunik eta zer egin geinken pentsatzen aritu ez garanik. >> >> >> Zoritxarrez guk be gure mugekin egin dogu topo. Ez Jaurlaritzan ezta >> Eibarren be ez dagoz gure esku erabakixak. Eragitia edo eragiten saiatzia >> bai, noski. Eta horretan gabiltza. >> >> >> igone >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
