Eguerdi on

Gu be asko kezkatzen gaittuen gai bat da hau, eta horregaittik gabiltza
honen lanketia egitten hasieratik, honen berri izan genduanetik.


Mogeleko guraso batek emon zeskun honen berri. Guk ez genkixan ezebe eta
legebiltzarreko EH Bildun ordezkarixak gure bittartez enteratu ziran.
Beraz, pauso hau emotia Jaurlaritzak berak erabaki zeban inokin kontrastatu
barik eta inori honen berri emon barik.


Mogeleko (eta beste eskoletako) guraso elkartiekin, irakasliekin,
zuzendaritzakin edota maila pertsonalian gerturatu jakuzen gurasuekin
elkartu gara askotan.


Mogelekuak izan dira idatziz proposamen bat egin daben bakarrak, eta guri
be bidali zeskuen. Berton diagnostikua, parte-hartzia eta adostasuna
biharrezkuak dirala jartzen zeban. Guk bat egin genduan horrekin eta hala
adierazi eta eskatu dogu gure esku dagozen leku danetan.


Herriko kohesio sozialak kezkatzen gaittu asko, euskeriakin batera, noski.
Eta matrikulaziƱuan etorkinekin daguan desoreka (haur hezkuntzan batez be)
kontuan hartuta hasieratik esan dogu prozesua hezkuntza sistema osuan emon
bihar dala eta ikuspegi guztiak eduki bihar dirala kontuan, euskara barne
(edo euskara erdigunian).


Hamaika bider esan detsagu alkatiari esku hartu bihar dabela Udalak. Udalan
eskumena ez dala erantzun desku beti. Beste hamaika bider esan detsagu
hezkuntza biharbada ez dala Udalan eskumena izango, baina bai eskolaz
kanpoko guztia, eta Udalan zeregina dala herriko kohesinuan alde lan
egittia eta Eibarren euskeriak eduki bihar daben lekua eukitzeko neurrixak
hartzia. Ahaztu barik, hezkuntza Udalan eskumena izan ez arren bere
iritzixak eta eskaerak bideratu ahal dittuala.


Gainera Udalak, bere eskumena izan ez arren, parte hartu dau hainbat
bileratan. Guk eskatu genduan bilera horietan inmigrazio eta euskara
teknikuak egotia. Ez zetsen laga juaten.


Guraso elkartiak elkartzeko Mogelekoen eskaerari uko egin detse etangabe
gainontzeko guraso elkartiek. Alkatiari neurrixak hartzeko eskatu gentsan.
Ez dogulako ulertzen elkartu nahi ez izatia, ez dauka zentzurik. Gurekin
harremanetan jarri diran gainontzeko eskoletako gurasueri be esan detsegu
askotan ez dogula ulertzen uko egittia elkartziari.


Hasiera-hasieratik proposatu dogu honen lanketa integrala egittia. Honekin
batera eskolaz kanpoko azterketa be eskatu dogu, eskolaz kanpoko eremua
landu ahal izateko udalak bere eskumenetik, lantalde edo batzorde baten
sorreria be eskatu dogu (hezkuntza komunitatia, udaleko teknikuak,
herritarrak ordezkatuta). Muzin egin detse danari.


Eibarko EH Bilduk bere desadostasuna adierazi zetsan legebiltzarreko EH
Bilduri hartutako erabaki baten gainian (DBHren fusioa 2017-18rako).
Erabaki horren zegaittiak argitzeko, hamendik aurrera ze egin geinken ondo
zehazteko eta adosteko elkartu ziran zapatu atsalde batian mogeleko guraso
bi EH Bilduren legebiltzarreko ordezkari batekin. Eta, oker ez banago,
bideorritxo bat adostu zeben.


Gure ustez hanka-sartzia izan zan EH Bilduren erabakixa Gasteizen. Baina EH
Bilduk jarri zeban parlamentuko hezkuntza batzordian Eibarren HH eta LH be,
hau da, hezkuntza-sistema osua aintzat hartzeko beharra mahai gainian.
Makro zentruan kontra daguala be argi esan dau EH Bilduk.


Biharbada ez genduan urrats guztietan asmatuko, baina nik pertsonalki, ezin
dot onartu ezer egin ez dogula entzutia, azarotikan egin dogu jarraipena,
azarotikan gabiltza lantzen, etengabe. Ez dogu publikoki landu, ez dogu
gure urrats eta bileren berri emon, ez dogu pentsau biharrezkua zanik,
barne mailan landu dogu. Horregaittik pentsatu ahal dabe askok ezer egin ez
dogula. Baina ziurtatu ahal detsut ez dala egon egunik gai hontaz
eztabaidatu ez dogunik eta zer egin geinken pentsatzen aritu ez garanik.


Zoritxarrez guk be gure mugekin egin dogu topo. Ez Jaurlaritzan ezta
Eibarren be ez dagoz gure esku erabakixak. Eragitia edo eragiten saiatzia
bai, noski. Eta horretan gabiltza.


igone
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to