2016-04-07 12:24 GMT+02:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>:

> Ufa! Eta gaiñera auto guztiak kendu bihar dira kale askotatik! Atzo gabian
> hasi ziran seiñaliak jartzen ezta zapatuan goizeko 6rak baiño lehenago
> erretiratu bihar dira, baita Txontako leku batzuetatik be!
>
> Elgoibarrera juateko asmua dakat aparkatzera. Serixo nabil! Nun sartu
> bestela kotxe guztiak? Kontenedoriak be kenduko dittue?
>
> Sekulako txolopotia sortuko da!
>


Bada, bai Leire, horrela dirudi.
Peoretan aurkitu ditugun kale-zerrenda horretatik aparte, egun horretan
aparkatzeko beste aukerak, proposamenak, alternatibak, ... udaletik
bertatik zabaltzea eskertuko litzateke egia esan.

eneko



> leire
>
> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> apirilak 7 12:15):
>
>> Eguerdi on,
>>
>> Badakizue larunbatean Euskal Herriko Itzuliko erlojupekoa Eibarren
>> jokatuko dela. Hori dela eta, ia herri osoa blokeatuta egongo da 13-tatik
>> 18-tara kotxeentzat.
>>
>> Harritu nau informazioa emateko moduak. Itxita egongo diren kaleetako
>> pegoretan bakarrik jarri dituzte kartelak, itxita egongo diren kaleen
>> zerrenda emanez. Pare bat edo hiru kale izango balira, bale, baina 50
>> kaletik gora egongo dira itxita, baita sahiesbidea eta Azitaingo
>> Industrialdea ere bai. Hau da, ez dela eragin partzial bat izango, herri
>> guztian eragingo du. (Praktikan, Ipuruan edo Urkin bizi bazara Elgetara
>> joan ahalko duzu, agian Amañatik Ermua aldera ere bai... kitto!)
>>
>> Iruditzen zait disimuloan edo, eman dela informazioa udaletik, eta ez
>> dakit orokorrean jendea konturatu den larunbatean 13-tatik 18-tara ezingo
>> dela kotxez mugitu.
>>
>> Ba horixe, larunbatean eguerditik aurrera kotxea mugitu beharra baduzu...
>> Aurrez antolatu!
>>
>> Gari
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax <http://www.codesyntax.com>
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80

[image: twitter] <https://twitter.com/eastigarraga>  [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/in/eastigarraga> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/eneko.astigarraga> [image: Imágenes integradas 1]
<http://prospectiva.eu/>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to