nik be bardiña pentsau neban, zerrenda bat baiño, askoz argigarrixagua izango zala plano bat. Eta plano horretan adierazi zer egongo dan itxitta.
a. Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko apirilak 7 12:15): > Eguerdi on, > > Badakizue larunbatean Euskal Herriko Itzuliko erlojupekoa Eibarren jokatuko > dela. Hori dela eta, ia herri osoa blokeatuta egongo da 13-tatik 18-tara > kotxeentzat. > > Harritu nau informazioa emateko moduak. Itxita egongo diren kaleetako > pegoretan bakarrik jarri dituzte kartelak, itxita egongo diren kaleen > zerrenda emanez. Pare bat edo hiru kale izango balira, bale, baina 50 > kaletik gora egongo dira itxita, baita sahiesbidea eta Azitaingo > Industrialdea ere bai. Hau da, ez dela eragin partzial bat izango, herri > guztian eragingo du. (Praktikan, Ipuruan edo Urkin bizi bazara Elgetara joan > ahalko duzu, agian Amañatik Ermua aldera ere bai... kitto!) > > Iruditzen zait disimuloan edo, eman dela informazioa udaletik, eta ez dakit > orokorrean jendea konturatu den larunbatean 13-tatik 18-tara ezingo dela > kotxez mugitu. > > Ba horixe, larunbatean eguerditik aurrera kotxea mugitu beharra baduzu... > Aurrez antolatu! > > Gari > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
